Marcos Muro: "Boluntariotza korporatiboak enpresari ikusgaitasuna, indarra eta edukia ematen dio"

voluntariado_01.jpg

2017.eko uztailak 11

-        “Boluntariotza korporatiboko politika egokiak dakar abantailak lortzea prozesuan tartean diren hiru agenteentzat”

-        “Innobasqueren Astearteak” edizio berria irekiko da, boluntariotza korporatiboari eskainia

 

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur esan du “gizarte-erantzukizun korporatiboaren estrategiaren zati gisa, boluntariotza korporatiboak enpresari ikusgaitasuna, indarra eta edukia ematen diola eta, horrela, hobetu egiten duela enpresaren irudia, interes-taldeen eta erkidegoaren aurrean eta barnean, lan-giroari eta langile konprometituagoak izateari dagokienez”. Boluntariotza korporatiboari eta haren eraginari eskainitako “Innobasqueren Astearteak” edizio berriaren irekiera-ekitaldian esan du; ekitaldia Bilboko Iberdrola Dorrean egin da.

“Boluntariotza korporatiboko politika egokiak dakar abantailak lortzea prozesuan tartean diren hiru agenteentzat: kolektibo onuraduna, enpresak eta enplegatu boluntarioak”, esan du Murok. Sailburuordeak nabarmendu du euskal gizartea “oso konprometitua” dela, izan ere, hirugarren gizarte-sektoreak baino ez ditu 125.000 boluntario inguru. “Ikuspegi horretatik, herrialde inplikatua izanik, euskal enpresek ere aukera bat dute boluntariotza korporatiboaren aldeko apustuan”, esan du.

“Nire ustez, enpresa-sektoreak bere egitura aprobetxa dezake, gizarte- eta ingurumen-onurak sortzeko, boluntariotza korporatiboarekin", esan du sailburuordeak. Baina esan du “inuzenteak izango ginatekeela pentsatuko bagenu boluntariotzaren formula horrek zailtasunik ez duela”. Hori horrela, Murok esan du “enpresek enplegatuen parte-hartzea motibatzen duten ekintzak sustatzea ez dela batere erraza”, eta “ez dela erraza konpainiek beren lanak beste erakunde-mota batzuekin, besteak beste GKEekin, koordinatzea”.

Hala ere, Muro sailburuordeak esan du “enplegatuek tartean sartzeko eta libreki parte hartzeko ekintza sustatzea, irabazi-asmorik gabeko kausa, proiektu eta erakundeetarako beren denbora, gaitasunak eta talentua dedikatuz, gero eta enpresa gehiagok garatzen duten elementua dela”.