Lide Amilibia: "zorionez, gaur egun, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak onartuak dira"
2017.eko urriak 21
- “Zerbitzu eta baliabide gehiago dituzte beren bizi-kalitaterako funtsezko hainbat eremutan”
- AVIFESen Familien Hirugarren Topaketaren erakunde-ekitaldia Bilbon
Bilbo, 2017/10/21
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean esan du “gure gizartearen errealitatearen bereizgarri lehen estigma, bazterketa eta ongintza zirela eta, egungo errealitatean, buruko gaixotasuna duten pertsonek arreta zuzena dutela, gizarteak onartzen dituela eta zerbitzuak eta baliabideak dituztela beren bizi-kalitaterako funtsezko hainbat eremutan”.
Amilibiak AVIFES Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Bizkaiko Elkartearen Familien Hirugarren Topaketaren erakunde-ekitaldian parte hartu du; gaur goizean izan da, Bilbon, Buruko Osasunaren Mundu Egunaren barruan.
Amilibiaz gainera, jardunaldian Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua, Iñigo Pombo eta Yolanda Díez Saiz Bilboko Udaleko zinegotziak eta Jose Antonio de la Rica Euskadiko koordinatzaile soziosanitarioa ere izan dira.
Topaketan ‘¿Y si te dijeran que puedes?’ dokumentala eman dute. Dokumental horretan kontatzen da buruko gaixotasuna duten bost pertsonek beren buruari proposamena egin ziotela Naranjo de Bulneseko gailurrera iristeko. Sebastián Álvaro ‘Al filo de lo imposible’ren sortzailearen eta, besteak beste, Juanjo San Sebastiánek eta Juanito Oiarzabalek osatutako alpinisten taldearen eskutik hasi ziren eskaladaren munduan.
Lide Amilibiak zera nabarmendu du: “familien, profesionalen, boluntarioen eta buruko gaixotasuna duten pertsonen beraien konpromisoarekin eta dedikazioarekin, AVIFESek, hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbide honetan, Naranjo de Bulneseko gailurrera iristeko erronka hura baino zailagoak ere lortu ditu".