Lekeitioko Iturriotz Institua handitu eta eraberritzeko lanak inauguratu dira

Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Koldo Goitia, Lekeitioko alkatea, Garbiñe Saenz de Buruaga, Ispasterko alkatea, Andeka Uriarte, Iturriotz Institutuko zuzendaria, eta Jesus Anakabe, Mendexako alkatea

2017.eko ekainak 21

  • Hezkuntza Sailak 2,1 milioi euro inbertitu ditu institutua handitu eta eraberritzeko lanetan
  • Egin diren lanetan, aipatzekoa da gimnasioarentzat egin den eraikin berria

Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak (Hezkuntza Sailekoa), Lekeitioko alkate Koldo Goitia lagun zuela, bertako Iturriotz institutuan burutu diren lanak inauguratu ditu gaur goizez. Handitze eta eraberritze lanok, udalerri honek Bigarren Hezkuntzarako dituen hezkuntza-premiei erantzuna ematen die, DBHko 3 lerrori, Batxilergoko 2 lerrori eta Heziketa Zikloetako beste biri leku eginez, udalerrian bertan. Ekitaldian izan dira alboko udalerrietako, Ispaster eta Mendexako, alkateak ere.  

2.117.169,95 euroko inbertsioari esker, ikastetxeak 1.336,80 metro koadroan handitu du eraikitako azalera lanak amaitu ondoren. Gainera, institutuaren atzeko aldean, gimnasioa hartzen duen eraikin berria ere egin da.

Lekeitioko Iturriotz Bigarren Hezkuntzako Institutuaren jatorrizko eraikina eta instalazioak era honetan zeuden antolatua: eraikin nagusi bat, alde bietara beste bolumen bana zituena (fatxada nagusiaren aldean), eta beste bolumen bat institutuaren atzealdean, gimnasioa hartzen zuena.

Institutua handitu eta eraberritzeko lanetan, atze aldean zegoen bolumen hori (gimnasioa zegoena) eraitsi egin zen. Eraikin handiagoa egin da leku horretan. Gimnasioa, komunak, eta aldagelak daude bertan, mutilentzakoak nahiz neskentzakoak, eta baita mugikortasun urria duten ikasleentzako egokitutakoak ere. Eraikin horretan bertan, gainera, oficce-a, sukaldeko langileen aldagelak eta jangela ere badaude.  

Fatxada nagusitik albo bietara dauden bolumen bietan berriz, solairu bana gehiago eraiki da. Irabazitako leku berri hauetan DBHko eta Batxilergoko ohiko gelak kokatuko dira batez ere, eta baita mintegiak ere.  

Lekeitioko Iturriotz BHI handitu eta egokitzeko lanak:

-       Inbertsioa: 2.117.169,95 euro (BEZ barne)

-       Handitutako azalera, orotara: 1.336,80 m²

-       Gimnasio berria: 339 m²