Laboral Kutxak enpresak sustatzeko ekimenak azaldu dizkio Beatriz Artolazabal´i

Caja_laboral_03_04_17_(1).JPG

2017.eko apirilak 03

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua Laboral Kutxaren arduradunekin bildu da gaur arratsaldean, besteak beste finantza-erakundearen Gaztenpresa plana aztertzeko. Artolazabalekin batera izan dira Ion Emaldi, Xabier Egibar eta Inmaculada Ramos, baita Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro ere.