Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak normalizatu ditu Espainiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza harremanak, desadostasuneko hamarkada baten ondoren
2017.eko maiatzak 17
Gaur arratsaldean, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioan, bildu da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa. Bilera horrekin normalizatu dira Espainiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-harremanak. Bilera horretan sinatu den aktan 11 akordio jaso da. Kontzertu Ekonomikoan planteatutako metodologiaren arabera prestatu diren akordio horien artean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak onartu du erregularizatzea eta likidatzea 2011-2016 urteetako politika aktiboak eta behin betiko kupoak, eta finkatzea 2017rako behin behineko kupoa, hau da, 2017-2021 bosturteko berrirako oinarri-urtea.
Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuta bertaratu dira: Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua; Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusia; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; eta Juan Miguel Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea. Bestalde, Estatuko Administrazioa ordezkatuta bertaratu dira: Cristóbal Montoro, Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa; José Enrique Fernández de Moya, Ogasuneko estatu-idazkaria; Alberto Nadal, Aurrekontu eta Gastuetako estatu-idazkaria; Roberto Bermúdez de Castro, Lurralde Administrazioetarako estatu-idazkaria; Juan Ignacio Romero, Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia; eta Belén Navarro, Autonomiako eta Tokiko Finantzako idazkari nagusia.
LEHEN AKORDIOA
KUPO LIKIDOA ETA 2007 OINARRI URTEKO EGUNERATZE INDIZEA BERRIKUSTEA
Indarrean dagoen kupoari buruzko 2007-2011 bosturteko legean, bosgarren xedapen gehigarria txertatu zen, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari ahalmena ematen ziona aztertzeko eta erabakitzeko bosturteko oinarri-urteko kupo likidoaren gaineko eraginak eta/edo eguneratze-indizea —erregimen komunaren finantzaketa-sisteman egindako erreforma baten ondorioz Estatuko zergen lagapen-erregimenean izandako aldaketa baten emaitzazkoa—.
Egoera hori 2009an gertatu zen arren, ez zen bildu Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa. Planteatutako problematika zehatz-mehatz aztertu ostean, gaur finkatu dira 2007ko kupo likidoa zein 2007-2016 aldirako behin betiko eguneratze-indizeak.
BIGARREN AKORDIOA
2007-2015eko KUPO LIKIDOAK ETA BEHIN BETIKO FINANTZA KONPENTSAZIOAK ETA 2016ko BEHIN BEHINEKO KUPOA.
Aurrekoa onartu ondoren, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak behin betiko likidazioari ekin dio, eta onartu ditu 2007-2011 ekitaldietarako behin betiko finantza-konpentsazioak eta kupo likidoak, baita 2012-2015 ekitaldietarako luzapeneko emaitzazkoak ere. Ekitaldi horietako kupo likidoak dira:
EKITALDIA |
BEHIN BETIKO KUPOA |
2007 |
1.595 |
2008 |
1.168 |
2009 |
716 |
2010 |
1.053 |
2011 |
887 |
2012 |
857 |
2013 |
970 |
2014 |
1.020 |
2015 |
1.068 |
2016 |
1.148 |
2016ko ekitaldiko kupoa behin-behinekoa da, kupo horren behin betiko likidazioa maiatzean egin behar baita. Urte hauetan kupoari dagokionez egin diren ordainketekin alderatuta, emaitzazko zenbatekoak —1.248 milioi euro— hurrengo bosturtekoan sortuko dituzte euskal administrazioek, betiere urteko 10, 15, 20, 25 eta 30eko ehunekoetan, hurrenez hurren.
HIRUGARREN AKORDIOA
ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA POLITIKA AKTIBOEN 2011-2015eko BEHIN BETIKO BALORAZIOA ETA 2016ko BEHIN BEHINEKOA
Likidazio horrek 152 milioi euroko saldo positiboa du Euskal Autonomia Erkidegoarentzat. Elkarrekiko adostasunez zehaztu dira 2011-2015 ekitaldietarako behin betiko balorazioak, baita 2016ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharreko programen behin-behineko balorazioa ere —SEPEaren 2016ko itxierako behin betiko datuak eskura daudenean likidatuko da—.Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoari itzuli beharreko 1.248 milioi euroko zenbatekoari gehituko zaionez gero, 1.400 milioi eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoari itzuli beharreko azken zenbatekoa.
LAUGARREN AKORDIOA
ESTATUKO ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOAK EGITEN DITUEN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZAKO POLITIKA AKTIBOEN ARLOKO FUNTZIOAK ETA ZERBITZUAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATZEARI BURUZKO AKORDIO OSAGARRIA
Politika aktiboen balorazio- eta likidazio-formula arautzen duen eskumen hori eskualdatzeko aurrekontu-erregimena garatzea. Europako Gizarte Funtsaren tratamendua argitzen du.
BOSGARREN AKORDIOA
2017KO BEHIN BEHINEKO KUPOA.
Hurrengo bosturtekoaren oinarri-urteko kupoa izango da, eta 1.300 milioi eurokoa da. Zenbateko hori kalkulatzeko Kontzertu Ekonomikoak aurreikusten duen metodologia aplikatu da. Bost urteko lege berriaren lehen harria da. Bost urteko lege hori Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan adostu beharko da, eta, gero, Gorte Nagusiek onartu beharko dute. Uztailerako deituko da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bigarren bilera, lege-proiektua berehala Gorteetara eramateko eta 2017-2021 aldirako bost urteko lege berria 2017ko azken hiruhilekoan prest egoteko.
SEIGARREN AKORDIOA
2017rako BEHIN BEHINEKO FINANTZA KONPENTSAZIOAK.
Hauen gaineko zergen ondoriozko konpentsazioak dira: alkohola, edari eratorriak eta tarteko produktuak; garagardoa; eta hidrokarburoak eta tabakoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko 87 milioiko zenbatekoa da.
ZAZPIGARREN AKORDIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATUTAKO LAN, ENPLEGU ETA LANBIDE HEZIKETAKO PROGRAMEKIN LOTZEN DEN KOSTUAREN 2017KO BEHIN BEHINEKO BALORAZIOA
Balorazioa 344 milioi eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, eta horri kendu beharko zaizkio Estatuari egin beharreko hobariak, 158 milioi euroko zenbatekoa, eta gehitu beharko zaio Europako Gizarte Funtseko 29 milioi euro. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde 215 milioi euroko behin-behineko balorazioa izango da.
ZORTZIGARREN AKORDIOA
AUTONOMIA ETA MENDETASUNAREN ARRETARAKO SISTEMAREN GUTXIENEKO BABES MAILAREN FINANTZAKETAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK DUEN PARTAIDETZA
Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren gutxieneko babes-mailara zuzendutako aurrekontu-zuzkiduretan Euskal Autonomia Erkidegoak duen partaidetza ezartzen du. Onuradunen behin betiko datuen arabera egiten da, eta kupoan konpentsatuta bideratzen da. Akordio horrek indarrean mantentzen du 2007an Euskal Autonomia Erkidegorako ezarritako partaidetzaren kalkulua.
BEDERATZIGARREN AKORDIOA
HEZKUNTZARI BURUZKO LEGE ORGANIKOAREN ALDAKETA GARATZEKO EUROPAKO GIZARTE FUNTSAREN ZUZKIDURETAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK DUEN PARTAIDETZA
Hezkuntzari buruzko LOMCE lege organikoa ezartzeko jardunak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko dira, betiere enpleguko, prestakuntzako eta hezkuntzako eskualde anitzeko programaren “3. Hezkuntzako eta prestakuntzako inbertsioa” ardatzaren bitartez. Euskal Autonomia Erkidegoak egindako gastuak ziurtatuko ditu, eta Europako Gizarte Funtsaren % 50eko baterako finantzaketa jasoko du.
HAMARGARREN AKORDIOA
MERCEDES BENZ SAren JARDUTEKO MODUA ALDATZEAREN ZERGA ONDORIOAK AZTERTZEKO LANTALDEA SORTZEA
Mercedesen egitura juridikoa eta operatiboa aldatzeak arrisku sistematikoa ekarriko du Arabako foru-ogasunaren tamainako ogasun baterako, baita Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunerako ere. Bi administrazioak daude horren eraginpean.
Akordio honen bidez lantalde bat osatuko da, eta lantalde horrek 2017ko irailaren 30a baino lehen egin beharko du gai horri buruzko txostena. Estatuko administrazioko lau ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau ordezkarik osatuko dute lantalde hori.
HAMAIKAGARREN AKORDIOA
AURREKONTU EGONKORTASUNAREN ARLOKO AKORDIOAK BERRESTEA
Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2014-2019 urteetako aurrekontu-egonkortasunaren arloan izenpetutako aldebiko akordio hauek berretsi dira.