Jaurlaritzak Luzarori 50 milioi euroko abal bat ematea onartu du ETE-ei partaidetzako maileguak emateko (Gobernu Bilera 2017-03-07)

logoconsejo.jpg

2017.eko martxoak 07

Gobernu Kontseiluak “Luzarori” (Establecimiento Financiero de Crédito SA) berrogeita hamar milioi (50.000.000) euroko abal bat ematea onartu du gaur ETEei maileguak emateko bere jarduera arruntari aurre egiteko, finantza-sektoreak tradizionalki eskainitako bere inbertsio-proiektu osagarrietarako finantzabideak erraztuta.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak Luzarok Europako Inbertsio Bankuari eskatutako 50 milioiko mailegua abalatzen du, eta baldintza hobeak sortzen dira erakunde pribatuarentzat, eta zeharka finantzaketaren azken hartzaileak diren ETEentzat, eragiketari egindako abal publikoaren kaudimen osagarria kontuan hartuta.

50.000.000 euroko nominaleko mailegua 12 urteko gehieneko epe batean formalizatuko da eragiketa amortizagarrietarako eta 8 urteko epean epemugan guztizko amortizazioa duten eragiketetarako. Azken erabiletarako kostua % 0,6 inguruan kokatzen da gaur egun tasa finkoan edo Euriborrean, gehi % 0,3 tasa aldakorrean, baina aldatu egiten da denboran zehar.

Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito SA finantza-erakunde bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak % 17,65eko partaidetza du hartan.