Irakaskuntza publikoko greba egunaren jarraipena
2017.eko martxoak 22
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Ikuskaritza zerbitzuaren bidez, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek irakaskuntza publikorako deitu duten greba eguna izaten ari den jarraipenaren inguruko datuak jasotzen ari da.
Orain artean, ikastetxeetako zuzendaritzek emaniko datuen arabera, eta ikastetxeen %90aren gaineko informazioa izanik, 9.775 irakaslek egin dute bat grebarako eskubidearekin (orain arte aztertutako irakasleriaren %46). Zifra hori sare publikoko irakasle guztien %41 da.