Hauteskunde Sindikalen Batzordea, Lurralde Batzordeak eta Hauteskunde Sindikalen Ikuskaritza osatzen dituzten erakunde sindikalei 2017an diru-laguntzak (Gobernu Bilera 2017-07-04)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 04

Lan eta Justiziako sailburuak Hauteskunde Sindikalen Batzordea, Lurralde Batzordeak eta Hauteskunde Sindikalen Ikuskaritza osatzen dituzten erakunde sindikalei 2017an diru-laguntzak emateko prozedurari hasiera ematen dion Aginduaren berri eman du Gobernu Kontseiluan. 

Hauteskunde Sindikalen Batzordea azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortu zen. Dekretu horren 8. artikuluak Hauteskunde Sindikalen Batzordearen eraketa sindikala arautzen du eta, horretarako, proportzionaltasun-irizpideari jarraitzen dio, enpresetako langileen ordezkariak eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen ordezkaritza-organoak aukeratzeko hauteskundeetan izandako ordezkagarritasunaren arabera. 

Dekretu horren bigarren xedapen gehigarrian ezartzen da Hauteskunde Sindikalen Batzordean ordezkaritza duten erakunde sindikalei kopuru ekonomiko bat esleituko zaiela, eta kopuru hori zati beretan edo hauteskunde sindikaletan eskuratutako ordezkaritzarekin proportzioan bana daitekeela. Erakunde sindikalak ados jarri beharko dira, banaketa nola egingo den erabakitzeko, 2017ko uztailaren 31 baino lehen. 

2017 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen Legean Lurralde Batzordeetan eta Hauteskunde Sindikalen Batzorde Zentralean parte hartzen duten erakunde sindikalentzako 520.000 €-ko diru-laguntza ezartzen da.