Hasi da Donostiako Prim kaleko 10 zenbakiko eraikina saltzeko prozesua (Gobernu Bilera 2017-10-31)
2017.eko urriak 31
Eusko Jaurlaritzak onetsi du Donostiako Prim kaleko 10 zenbakian dagoen eraikina enkante publikoaren bidez besterentzeko espedientea. Besterentzea Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen, 2017ko ekainaren 28an Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, 3 milioi eurotik gorako balioa duen ondasuna baita.
Enkanterako ezarri den lizitazio-tasa edo oinarri den prezioa 7.006.955,00€ da; zenbateko hori gorantz hobetu beharko da. Onetsi diren pleguetan eskaintzak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 5ean amaitzen dela ezartzen da, eta proposamenak 2017ko abenduaren 21ean irekiko dira.
Eraikin horren jabetza Hiri Jabetzako Ganbera Ofizialen likidaziotik dator, eta ez da erabiltzen 2011tik; beraz, Gobernuari alferrikako gastua eragiten dio.