Gobernuak 2018ko Aurrekontuaren jarraibideak onetsi ditu, Euskadiko lehen aurrekontu estrategikoarenak (Gobernu Bilera 2017-06-13)

logoconsejo.jpg

2017.eko ekainak 13

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2018ko EAEko Aurrekontuaren jarraibideak onetsi ditu; aurrekontua Euskadiko lehen aurrekontu estrategiko bilakatuko da, plan estrategikoetan adierazle-sistemak sartu baitira. Horrela, ezarritako politika publikoen emaitzak etengabe ebaluatu daitezke. Ikuspuntu integratua eta partekatua, politika publikoen plangintzarekin koherentea duten emaitzetara bideratutako aurrekontuak izango dira; horiek Gobernuaren 15 Plan Estrategikoen eta legegintzaldi honetarako plan sektorialen multzo antolatu eta interdependentetzat ulertu behar dira. Euskadik erantzun beharreko erronketako askok, hain dira konplexuak, sailen arteko eta zeharkako erantzunak behar dituzte.

Horrela, herrialdearen 15 helburuek –175 konpromisotan eta 650 ekintzatan batzen dira– aurrekontu-programak izango dituzte eta horiek, aldi berean, 100 adierazle jasoko dituzte, emaitzak eta eragina neurtzeko: 35 egitura-adierazle eta 65 adierazle sektorial.

Ikuspegi horretan oinarrituta, Ogasun eta Ekonomia Sailak, Ekonomiako, Finantzetako eta Aurrekontuetako sailburuordearen bitartez, urtean bi dokumentu prestatuko ditu: “Politika Publikoen Estrategia eta Garapena” –politikek helburu estrategikoak lortzeko duten eragina aztertuko du– eta “Ekonomia eta Aurrekontu Esparrua” –urte anitzeko etorkizunarekin, gobernu-ekintza zabaltzeko aukera emango duen baliabide ekonomikoen eszenatokia emango du; lehenengoz, 2017-2020 aldirako izango da–.

HAZKUNTZAREN BIDEAN EZARRITAKO ESZENATOKI EKONOMIKOA

Euskadiko koadro makroekonomikoa, 2017-2020

 

2016

2017

2018

2019

2020

BPGd

3.1

2.7

2.3

2.2

2.2

Amaierako kontsumoa

3.0

2.5

2.2

2.1

2.3

    Etxeko kontsumoa

3.1

2.7

2.3

2.4

2.6

    Herri Administrazioetako kontsumoa

2.2

1.7

1.8

1.3

1.2

KEG

3.3

3.0

3.2

2.4

2.3

Barne-eskaria

3.0

2.6

2.4

2.3

2.4

Kanpo-eskariaren ekarpena

0.0

0.0

-0.2

-0.1

-0.2

BPGd nominala

3.4

3.9

4.1

4.1

4.1

BPGd deflatorea

0.3

1.2

1.8

1.8

1.9

Enplegua

1.9

1.9

1.5

1.4

1.3

Langabezia-tasa

13.5

11.2

10.7

10.1

9.1

                Iturria:Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Nazioarteko testuingurua

Munduko ekonomia % 31 hazi zen 2016an, eta, egindako proiekzioen arabera, datozen urteotan hazkuntzak gora egingo du (NDFren datuen arabera, % 3,5 2017an eta % 3,6 2018an), gorantz ari diren eta garapenean dauden ekonomien jarduerari esker. Lehengaiak esportatzen dituzten herrialde batzuk egonkortu edo berreskuratu egingo dira eta Indiako ekonomia zabaldu egingo da; Txinako ekonomiaren abiadura, ordea, pixkanaka, moteltzen joango da.

Bestalde, ekonomia aurreratuen hazkuntzaren inguruko ikuspuntuak, neurri handi batean, Ameriketako Estatu Batuetan estimulu-politikek ekarritako aukeretan oinarritzen dira.

EBean, aurreikuspenen arabera, Europako herrialdeek % 1,8ko hazkuntza izango dute 2017an eta 2018an. Euroguneko herrialdeak ere 2016koaren antzeko neurrizko erritmoan haziko dira. Inflazioa dela eta, datozen urteotan haztea aurreikusten da, baina % 2ko mailara heldu gabe. Eurogunearen epe ertaineko ikuspegiak, oro har, ez dira oso optimistak; izan ere, lan-indarraren zabalkundea murriztu egin da, herritarrak zahartu egin direlako eta ekoizpenean hazkuntza baxua izan delako, eta, herrialde batzuetan, gainzorpetze publikoaren eta pribatuaren arazoak jarraituko du eta berankortasun-maila handia izango da.

Estatuaren kasuan, erritmoak behera egingo du, % 2,7 inguru 2017an; gero, hurrengo ekitaldietan, % 2 inguruko balioetara jaitsiko da.

Inguruneko aldagaien portaera

 

2016

2017

2018

2019

2020

Interes-tasa epe luzera

1.4

1.9

2.2

2.3

2.4

Kanbio-tasa (euroak/dolarrak)

0.903

0.917

0.925

0.925

0.925

BPGd ELGE Hazkuntza

1.7

2.1

2.2

2.4

2.5

BPGd Hazkuntza EB28

1.9

1.8

1.8

1.8

1.8

Euskadiko BPGd hazkuntza

3.1

2.7

2.3

2.2

2.2

BPGd hazkuntza Espainia

3.2

2.7

2.5

2.3

2.2

Petrolioaren prezioa (Brent dolarrak/barrila)

43.3

54.5

56.8

56.8

56.8

 

AURREKONTU EGONKORTASUNAREN BALDINTZAK ETA FINANTZA IRAUNKORTASUNA

Maiatzaren 17ko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren akordioaren bidez, 2018ko defizit-maila BPGd-aren % 0,3ra igotzea adostu zen; gero, 2019an, % 0ko defizit-helburura jaitsiko da. Era berean, 2018rako, gehienez % 14,4ko zorrerako helburua ezarri da, eta zor hori, gero, 2019an, % 13,8ra jaitsi beharko da. 2018ko Aurrekontuak koherentea izan behar du zerga-baterakuntzaren konpromiso horrekin.

 

2013

2014

2015

2016 (behin-behinekoa)

2017

2018

2019

AURREKONTU EGONKORTASUNA

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekontu-egonkortasunerako helburua

-1,2

-1,0

-0,70

-0,7

-0,6

-0,3

0,0

Defizita

-1,2

-1,0

-0,67

-0,7

 

 

 

FINANTZA IRAUNKORTASUNA

 

 

 

 

 

 

 

Zor publikorako helburua

12,9

14,1

14,5

14,5

14,7

14,4

13,8

Zor publikoa

12,9

13,9

14,3

14,5

 

 

 

 

AURREKONTU JARRAIBIDEAK

LEHENENGOA:Langileen gastuak

Langileen ordainketa 2018ko Euskadiko Aurrekontuen Legean ezarritakoaren arabera igotzea planteatuko da. Aurrekontu-plantilla ez da handituko 2017ko abenduaren 31n dauden plazen agregatuaren arabera.

BIGARRENA:Funtzionamendu-gastuak eta transferentzia arruntak

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail, erakunde autonomo eta gainerako erakundeek diru-laguntzen gastuen politikak aztertuko dituzte eta, horretarako, gastu horren arrazionaltasun-analisia egin eta Gobernu honen ideario soziala berretsiko dute.

HIRUGARRENA:Inbertsio errealak, kapitaleko diru-laguntza eta Finantza Aktiboen Bariazioa

Aurreko ekitaldietako konpromisoak dituzten jarduketen kredituak hornituko dira; horrela, Eusko Jaurlaritzak inbertsioa eta berrikuntzaren % 5a hazteko eginiko apustua beteko da.

LAUGARRENA:Finantza-gastuak eta finantza-pasiboen murrizketa

Zor publikoaren interesak eta amortizazioa kalkulatutako kostuaren arabera jasoko dira aurrekontuan.

BOSGARRENA.Ez da aurreikusiko sektore publikoko erakunde berriak sortzea

GOBERNU PROGRAMA:2018KO AURREKONTUAREN HELBURU ESTRATEGIKOEN ERREFERENTEA

Gobernu Programaren bidez, Euskadiko erronka handiei egin nahi zaie aurre. Erronka horiek konplexuak eta interdependenteak dira, eta erantzun antolatuak eta koherenteak behar dituzte. Etorkizuna eraikitzeko zeregina monitorizatu ahal izateko, Gobernuak herrialdearen 15 helburu estrategikoak zehaztu ditu:

  1. Langabezia murriztea eta % 10etik behera uztea
  2. 20.000 gazte lan-esperientziarekin
  3. BPGd industrialaren % 25
  4. EBko per capita BPGd-aren % 125
  5. Berrikuntzarako 100 proiektu estrategiko
  6. Nazioarteko gardentasun-indizeetako lidergoa
  7. Estatutu politiko berria
  8. Urtebete luzatzea bizi-itxaropen osasungarria
  9. Eskola-uzteak behera egitea eta % 8tik beherakoa izatea
  10. 25 urtetik beherako herritarren % 75 euskalduna izatea
  11. Pobrezia-tasa % 20 murriztea
  12. Jaiotza-tasa areagotzea
  13. Euskadi Europako herrialdeen artean lehenengo 4 herrialdeen artean kokatzea genero-berdintasunean
  14. % 20 murriztea berotegi-efektuko gasaren emisioa, 1990aren aldean
  15. ETAren behin betiko armagabetzea eta desegitea

Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako helburuetan (2030 Agenda) baliatutako lau mailetan multzokatu daitezke; gainera, lankidetza publikoa-pribatua ere jasotzen du –partnership-: oparotasuna, pertsonak, planeta eta bakea.

Oparotasuna

1-7 helburua. Ekarpen nagusiak honako hauek dira:

  • Enplegu eta ekonomia-suspertzearen Esparru Programa: krisiaren aurreko okupazio-mailak berreskuratzeko lehentasuna. 2016an, krisiaren aurreko BPGd-aren maila berreskuratu zen, baina, oraindik, 2008ko unerik gorenenean zegoen pertsona okupatuen kopurua baino 82.000 pertsona gutxiago dago.

Ekonomia-suspertzearen oinarriak honako hauek dira: inbertsio publikoa azpiegituretan, berrikuntza, industria eta nazioartekotzea. Talentuari eutsi behar zaio eta erakarri egin behar da, enpresak erakunde lehiakorrago bilakatzeko.

  • RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategia: Euskadiren aldeko apustua egiten duten eta ezagutzaren gizarteko nodo gisa duen posizionamendu globala eta erronka globalei erantzun lokalak eskaintzen dizkien munduko posizionamendua sendotzen duten eskalako ekonomiak lortzeko gida.
  • Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea
  • Gernikako Estatutua: egiteko dauden gardentasunak osatzea eta autogobernuaren aukerak zabaltzea.

Pertsonak

8-13 helburua. Ekarpen nagusiak honako hauek dira:

  • Euskal Osasun Sistema sendotzea: unibertsala eta zuzena. Aldaketa demografikoek planteatzen dituzten beharrizan berriek eskatzen dute arreta-eredu integratuan egitea aurrera.
  • Hezkuntza-sistema: bikaintasunera bideratuta. Prestakuntza egokia duen giza kapitalaren metaketa funtsezko estrategia da Euskadiren etorkizunerako.
  • Agenda soziala integraziorako eta berdintasunerako: politika sozialak, demografikoak, etxebizitzakoak eta gazteen emantzipazioarenak barne hartzen ditu.
  • Euskararen erabileraren eta hizkuntzaren elkarbizitzaren sustapena.

Planeta

14. helburuak iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin lotutako ekarpenak jasotzen ditu.

Bakea

15. helburua: erabakitasun argia, terrorismoaren eta indarkeriaren amaiera Euskadiko bizikidetzaren integrazio eta gizarte-egitura bilakatzeko.