Gobernu Kontseiluak Bilboko Jose Maria Olabarri kaleko 1 zenbakian dagoen eraikina alokatzeko baimena eman du (Gobernu Bilera 2017-10-31)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 31

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Bilboko Burtsaren Artezkaritza Sozietateari Bilboko Jose Maria Olabarri kaleko 1 zenbakian dagoen higiezina zuzenean alokatzeko. Eraikin hori EAEk 1989an erosi zuen, eta Bilboko Burtsaren Artezkaritza Sozietatearen egoitza izan da 1991tik. 

Bilboko Burtsak eskaintzen duen zerbitzu publikoaren funtzioa eta ondasunaren eta eragiketaren berezitasuna direla eta, alokairua zuzenean esleitzea erabaki da; hori dela eta, Gobernu Kontseiluak eman behar du eragiketa horretarako baimena.

Errentamenduaren baldintzak direla eta, eraikin osoa ematen da errentan, altzariak barne, 4. solairua izan ezik, 84.493,70€-an gehi dagokion BEZa urtean, eta 5 urteko hasierako aldia gehi luzapen posibleak, harik eta, guztira, 10 urte bete arte.