Argitalpen-data: 2017/04/19
Geobitxikeriak geoEuskadin.
EAEren lurraldeari buruz topatutako bitxikeriak pilatzen dituen aplikazioa sortu da. Gainera, Euskadiko DEAn biltegiratutako informazio geografikoaren geruza ezberdinetan dago irudikatuta.
Geobitxikeria horiek aplikazioaren zerrendatik kontsultatu ahal dira, baita mapan sakatuta ere. Horietako bat aukeratutakoan, atzemandako fenomenoari buruzko azalpen sakona ematen duen PDF bat sortzen da. Aplikazioan nabigatu eta puntu ezberdinak aukeratu ahala, mapak hondoko informazio geografikoa erakutsiko du; horrela aukeratutako gaia hobeto ulertuko da.
Aplikazioan sartzeko, nahikoa da geoEuskadi atariaren MAPA menuko GEOBITXIKERIAK aukera hautatzea eta honako esteka honetan sakatzea.
