"Foru Zerga Kodea" obraren eskubideak Ekonomisten Euskal Elkargoari erosteko kontratua berritu da (Gobernu Bilera 2017-12-19)
2017.eko abenduak 19
Gobernu Kontseiluak, gaur, baimena eman du 2018-2019 eperako “Foru Zerga Kodea” obraren ustiapen-eskubideak Ekonomisten Euskal Elkargoari 76.000 eurogatik (38.000 euro urteko) zuzenean erosteko.
Obra horrek, instrumentu bakar batean, sistematizatuta eta funtzionalki, hiru lurralde historikoetako oinarrizko zerga-araudia biltzen du, eta obra hori erosi da zerga-koordinazioaren eta -bateratzearen arloetan Ogasun eta Ekonomia Sailari agindu zaizkion funtzioak burutzeko.
Hiru lurralde historikoetako zerga-araudia barne hartzen duen webgunea duela gutxi eguneratu du Ogasun eta Ekonomia Sailak, eta gure zerga-sistema hedatzeko plataforma gisa balio izateaz gain, arlo horretako profesionalentzako eta herritarrentzako prestakuntza- eta informazio-tresna gisa balio du.
“Foru Zerga Kodeari” buruzko informazio gehiago Euskadi.eus webguneko helbide honetan: