Argitalpen-data: 2017/04/26
Oharra proba psikoteknikoei buruz
Gaur argitaratu da proba psikoteknikoei buruzko ondorengo oharra:
Oharrak proba psikoteknikoei buruz
Azterketa psikoteknikoa –oro har test izenaz ezaguna- gaitasun mental orokorra (adimen orokorra) neurtzeko proba bat izango da. Abian dagoen hautaketa-prozesuan proba osagarria besterik ez da, EZ BAITA BAZTERTZAILEA
Pertsonek gaitasun jakin batean duten maila neurtzen dute gaitasun-probek. Gaitasunak oinarrizko trebetasun batzuk dira, zeinak pertsona guztiei eska dakiekeen, neurri handiago edo txikiago batean, ikasketa-prozesu eta lanpostu batera egokitzeko prozesu batean. Trebetasun bat lortzeko erabiltzen diren gaitasunak dira. Horretarako, item edo ariketa batzuk erabiltzen dira, eta ebatzi beharreko problemak planteatzen dira.
Ezagutza-proba ez bezala, PROBA PSIKOTEKNIKO BAT DISEINATZEKO PROZESUA OSO LANDUA ETA NEKETSUA DA. Hala bada proba horiek diseinatzen direnean eta hautaketa-prozesuetan aplikatu aurretik, ezinbestekoa da pertsona-lagin zabal bat hartzea, probak fidagarriak (zehatzak) eta baliozkoak direla (probek neurtu nahi dena neurtzen dute) bermatzeko; hortaz, proba horiek ezin dira hautaketa-prozesu bakoitzerako berariaz diseinatu. Ezagutza-probek, berriz, aurretik ezarritako gai-zerrenda jakin bateko gai jakin bati buruzko ezagutza-maila ebaluatzen dute, eta berariaz lantzen dira deialdi bakoitzerako. Horrenbestez, ezin zaie tratamendu bera eman erabilitako materialei dagokienez.
Beraz, gaitasun-proben ezaugarriak kontuan hartuta, ezin da, ez galderen koadernotxorik, ez erantzun-zuzenen orririk eman. Ondoko bi arrazoi daude, gainera, horretarako:
Hautaketa prozesuan erabilitako proba eta haren zuzenketa- eta interpretazio-patroiak bi baldintza tekniko hauen menpe daude eta, horren ondorioz, ezin dira ez berrinterpretatu, ez manipulatu.
Proba-psikoteknikoak aurrez ezarritako denbora batean egin behar dira. Normalena izaten da ezarritako denboran probako item guztiei erantzuteko denborarik ez izatea. Horregatik, ariketa arkatzez egingo da; izan ere, bolalumaz egindako erantzunak aldatzen –edo beste erantzun-orri bat betetzen– denbora gehiago galtzen da arkatzez erantzundakoak ezabatzen baino. Erantzun-orria ere desberdina izango da, ez da lehenengo proban erabilitakoa berdina izango, jatorrizko material estandarizatuak erabili behar ditugulako. Erabiliko diren erantzun-orriek ez dute autokopiatzen den alerik izango, ariketa teorikokoek zuten bezala.
Profilera zenbateraino egokitzen den adieraziko du azken puntuazioak; horixe dago jasota hautaketa-prozesuaren diseinuan. Gaitasun-proba psikoteknikoen edo adimen-proben puntuazioa ateratzeko hau egiten da: proban zuzenean eskuratutako puntuak puntuazio tipifikatu bihurtzen dira, prestakuntza-maila bereko populazio-multzoei dagokien baremoaren arabera. Tipifikatutako puntuazioek, horrenbestez, banakako emaitzak konparatzeko aukera ematen dute, eta banakako emaitza bat baremoaren batez bestekotik zenbateraino urruntzen den egiaztatzekoa.
Proba egin aurretik azterketa egiteko jarraibideak banatuko dira, eta item batzuen adibideak emango, proba nola egin behar den erakusteko. Hori guztia, ezarrita dauden irizpide teknikoak betez, erabiliko den probarako normalizatuta baitaude. Horrenbestez, proba egiteko informazio guztia hasieran emango da, eta ez da gero beste informazio osagarririk emango.
Begiratu BANAKO KONTSULTAK