Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei eta profesionalei zuzendutako finantza laguntzako 2017ko programa onartu du (Gobernu Bilera 2017-09-19)
2017.eko irailak 19
Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, onartu du Euskadiko enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako finantza-laguntzako urteko programari buruzko dekretua. Programaren helburua da kolektibo horiei banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, haien kapital zirkulatzaileko finantzaketako eta likideziako beharrei erantzuteko.
Programak joan den 2016ko ekitaldiaren finantza-baldintzei eusten die, eta maileguen interes-tasa gehienez honela finkatuko da: Euroiborra, sei hilabetetara, gehi eragiketaren epearen araberako diferentzial maximo batzuk; % 1 hiru urtetarako eragiketetan, eta % 1,25 bost eta zazpi urtetarako eragiketetan.
Programa betetzeko, Ogasun eta Ekonomia Sailak bidezko hitzarmenak sinatuko ditu Elkarriko Berme Sozietateekin eta Finantza Erakundeekin.
Programaren xehetasunak EHAAn emango dira argitara, hurrengo egunetan.