Euskalitek saritu egin du IVAPek sortutako Kudeaketa Aurreratuko sistema

premio_ivap_1.jpg

2017.eko abenduak 12

  • Aitorpen hau jaso duen Eusko Jaurlaritzaren lehen erakunde autonomiaduna da, eta bere  kudeaketa-sistematikaren autoebaluazioa saritzen du

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, Euskalit Fundazioak ematen duen “Kudeaketa Aurreratuaren Diploma” jaso du, gaur arratsaldean. Aitorpen honek, 2017an, IVAPek burutu duen bere kudeaketa-sistematikaren autoebaluazioa saritzen du. Hain zuzen ere, Euskaliteko ebaluatzaile-talde baten kontrastearekin egin da lan hori.

Sari-banaketa fundazioak antolatu duen galan egin da, Donostiako Kursaalean.

IVAPek, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erakunde autonomiadunak, ibilbide luzea du kudeaketa aurreratuaren ildoko ereduak aplikatzen. Jada, 2012an, “Zilarrezko Q”a jaso zuen, eta orain, “Kudeaketa Aurreratuaren Diploma” hau jaso duen Eusko Jaurlaritzaren lehen erakunde autonomiaduna da.