Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/10/11

Euskadiko Landa Garapen Programa, OSOA, aukeratu dute enpresak sortzen laguntzeagatik Europan eredugarri

Euskadiko Landa Garapen Programa, OSOA, Europako adibide on gisa hartu dute enpresak sortzen laguntzeagatik. Lisboan urriaren 11n eta 12an ospatzen ari den Agri Innovation Summit ekitaldian aurkezteko hautatutako bakarra izan da OSOA programa. Aipatutako foroaren helburuen artean daude landa inguruneetan negozio berritzaileak bultzatzeko erronkak eta beharrak aztertzea, eta babes hori politika desberdinen bitartez nola hobetu LGPen bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzak HAZI Fundazioaren bitartez ekitaldian parte hartu du; 500 lagun inguru elkartu dira, horien artean Europako nekazaritza eta landa eremuaren berrikuntzaren eragilerik garrantzitsuenak. Antolatzaileak dira Portugalgo Gobernua, EIP-Agri sarea eta ENRD sarea (Landa Garapenerako Europako Sarea). HAZIk Euskadiko landa inguruko enpresetan berrikuntza sustatzeko ekosistema aurkeztuko du.