Osasun Saila

Euskadi, Saria Osasun Administrazioari, farmaziako kudeaketagatik

IMG_0227.JPG

2017.eko ekainak 30

 

Euskadik Sanitaria 2000 agerkari ospetsuak ematen dituen Osasun Administrazioarentzako Saria jaso du, farmazia-arloko kudeaketagatik.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia zuzendariak, Iñaki Betolazak, jaso du saria, atzo Madrilen egin zen ekitaldian.

 

Sariak Eusko Jaurlaritzako Osasun Saiaren eta eta zehazki Farmaziako zuzendaria den Iñaki Betolazaren, lana aitortzen ditu, farmazialarien elkargo ofizialekin eta farmazia-bulegoekin batera egindako ekimen eta kanpainetan aitzindaria izateagatik. Besteak beste, metadona emateko programak, GIBaren test azkarrak egitekoak, udaletako etxeko laguntza-zerbitzuen harrera jasotzen duten pazienteentzako medikazioaren erabilera hobetzeko plana edo diabetesa duten paziente kronikoentzako segimendu farmakoterapeutikoa, Osakidetzako Lehen mailako arreta-zentroetako medikuntzako eta erizaintzako profesionalen laguntzarekin.

 

Era berean, Jon Darpón buru duen Osasun Sailak farmazietan aplikatzen duen eraldatze digitaleko estrategia nabarmentzen du; 115 milioi errezeta inguru banatu dira errezeta elektroniko bidez.

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a