Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2017/06/05

Eragile giltzarriak izan dituen tailer batek hausnarketa egin du Euskadin arreta soziosanitarioa emateko lehentasun estrategikoen inguruan

Koordinazio soziosanitario taldea

2017ko ekainaren 1ean, Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Koordinazio Taldeak tailer bat antolatu zuen Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan, eragile giltzarriekin partekatu ahal izateko Euskadin arreta soziosanitarioa emateko lehentasun estrategikoen egikaritze-prozesua, 2017-2020 aldiari begira.

Guillermo Viñegra jaunak Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Programen eta Herritarren Harreman aholkulariak eta José Antonio de la Rica eta Lourdes Zurbanobeaskoetxeak  EAEko koordinatzaile soziosanitarioak aurkeztu zuten tailerra.

2017-2020rako lehentasun estrategikoen proposamenak apirilaren 12an aurkeztu ziren Euskadiko Kontseilu Soziosanitarioaren aurrean, eta, behin betiko egikaritze-fasean, egiaztapen-xede izan dira, Euskadiko eremu sozialeko (udaleko eta foru-aldundiko gizarte zerbitzuak), hirugarren sektoreko, osasun-eremuko (Osakidetza eta Osasun Saila) eta hezkuntza-eremuko (Hezkuntza Saila) eragile giltzarriekin.

Gainera, koordinazio soziosanitarioa tarteko mailan eta maila txikian sustatze aldera, antolaketa-egitura berrirako proposamena aurkeztu da.

Topaketari esker, eragile parte-hartzaile gehienek babestu dute lehentasun estrategikoak egon behar direla Euskadin behar soziosanitarioak dituzten pertsonen arreta jorratzeko, 2017-2020 aldiari begira.