Elkargi S.G.R.-rekin sinatutako oinarrizko birfidantzamendu-hitzarmenaren luzapena onetsi du Gobernu-Kontseiluak (Gobernu Bilera 2016-12-26)

fotoconsejo.jpg

2017.eko abenduak 26

Joan den uztailean ELKARGI S.G.R.-rekin sinatutako Oinarrizko Birfidantzamendu Hitzarmena 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arte urte bat luzatzea onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. 

Hala, 2018an EAEko Administrazioak jarraitasuna eman nahi die euskal enpresen finantzaketan laguntzeko programei, ELKARGIrekin sinatutako Birfidantzamendu Hitzarmenen bitartez, euskal enpresa txikietarako eta ertainetarako epe luzerako finantzaketa-aukera erraztea eta finantzaketaren kostua gutxitzea helburu hartuta.