Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2017/08/10

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen 2016ko Memoria Sozioekonomikoak ondo azpimarratzen du oso garrantzitsua dela euskal herritarren ongizateari eustea

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena, EEGAB 2016

 Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berriki argitaratu du 2016ko memoria sozioekonomikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa. Bertan aztertzen dira egoera demografikoa, koiuntura ekonomikoa, lan-merkatua, bizi-kalitatearen egoera, gizarte-babesa edota araugintzaren egoera.

 Bizi-kalitateari dagokionez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bi alderdi nabarmentzen ditu batez ere:

 Lan pobrezia, alegia, lana eduki arren ordainsari nahikoa jasotzen ez denean pobreziatik irteteko.

  • Ildo horretan, 2017ko Memoria Sozioekonomikoak honako hau azpimarratzen du: “enplegua, batik bat krisialditik aurrera, ez da baldintza nahikoa, txirotasunetik ihes egiteko; beharrezkoa da enplegua kalitatezkoa izatea eta, horrez gain, diru-sarrera nahikoak sortzea”. Alde handia dago, familia-kargak eta zainketak (adingabeena, mendekotasuneko egoeran daudenena, etab.) beregain hartzerakoan, gizonen eta emakumeen artean; baita batzuen eta besteen gogobetetasun-maila ere familiarren zainketan parte-hartzeari buruz.

 Gizarte-babesaren sistema baloratzerakoan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak balorazio ona eman dio. Alabaina, gogoeta egitea proposatzen du, hain zuzen ere ongizate sistemaren jasangarritasunari eragiten dioten hiru alderdiri buruz, gizarte-beharrei erantzuteko ezinbestekoak direnak:

 Pentsio-sistemaren jasangarritasuna testuinguru honetan: biztanleria zahartzen ari da eta lan-merkatua errotik aldatzen.

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta Sistema (DSBE) eta beraren funtzio osagarria pertsona hartzaileen %20an. Begi-bistan da “lanpostua eta norberaren eta senideen ongizatea lotuta daudela eta harreman hori bide txarretik doala; beharrezkoa da, beraz, agente sozialak gaiaz arduratzea”
  • Mendekotasunari ematen zaion arretak estaldura handitu du eta bere adierazleak hobetu ditu, nahiz eta prestazio ekonomikoak ardatza diren beste zerbitzuen aldean. Baina balorazio okerragoa egiten dute sistemaren kalitateaz sektore horretako profesionalek.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, 2016ko memoria sozioekonomikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa dokumentuan aurkituko duzu, zeina Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2017ko uztailaren 12an aurkeztu zuen.