EGA, Euskararen Gaitasun Agiria: izena emateko epea irekitzera doa
2017.eko urtarrilak 05
- 2017ko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 9tik 23ra bitartean egongo da zabalik
- Aurtengo berrikuntza: azterketariek 10 minutu gehiago izango dituzte proba idatziko bi idazlanak egiteko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren astelehen honetan, urtarrilaren 9an, irekiko du Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko izena emateko epea. 2017ko lehen deialdiari dagokion epe hau urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik (eguerdiko 12:00ak arte). Aurreko urteetan legez, izen-ematea online egin beharko da, Hezkuntza sailaren webgunearen bidez. Hemen esteka:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskara/eu
|
Beraz, EGAren lehen deialdi honetara aurkezteko asmoa duen orok aintzat hartu beharko du honako egutegi hau:
ekainaren 2an eta 3an
EGA azterketaren prozesu osoa jasotzen duen egutegi eguneratua honako esteka honetan ikus daiteke:
|
17 urte edo gehiagokoentzat
EGA ziurtagiria eskuratzeko probetara aurkeztu nahi duten herritarrek bete beharreko baldintza nagusia adinarekin lotutakoa da: 17 urte beteta izatea, edo 2017an zehar betetzea (2000 urtean edo lehenago jaioak). Ezgaitasunen bat duten azterketariek azterketa egokitzeko eska dezakete matrikula egitean. Probak EAEko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan egiten dira. Hezkuntza Sailak urtean bi aldiz egiten du EGA azterketara aurkezteko deialdia: urtarrilean lehena, eta uztailean bigarrena.
2017 honetako bi deialdiek berrikuntza garrantzitsua dakarte EGAra aurkeztuko diren azterketarientzat. Proba idatzian, 10 minutu gehiago izango dute idazlan luzea eta laburra egiteko.
EGA, C1 maila
EGAren helburua da ziurtatzea azterketa gainditzen duenak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, C1 mailari dagokion gaitasuna duela euskaraz ahoz eta idatziz komunikatzeko. Horretarako, atariko probaz gain (aukera anitzeko testa), proba idatzia eta ahozko proba egin behar ditu EGA azterketara aurkezten denak.
Gainera, 2000 urtetik, ALTE (Association of Language Testers in Europe) elkarte europarreko kide da EGA. Hizkuntza-gaitasuna aztertzen duten kideez osatutako Europako elkartea da ALTE. Bertan, EGA bezala, hizkuntzen azterketetan diharduten erreferentziazko hainbat erakunde biltzen dira, besteak beste, Cambridge University edo Trinity College ingeleserako, CCIP edo CIEP frantseserako, Cervantes Institutua gaztelaniarako, edo Goethe-Institut alemanerako.
ALTEren Q kalitate-marka
2017ko lehen deialdi hau ALTEk EGA azterketari berretsi dion kalitate-aitorpenarekin batera dator. Izan ere, ALTE–Association of Language Testers in Europe elkarteak Q kalitate-ikurra berretsi dio EGAri, elkarte horren auditoretza zorrotza berriro gainditu ondoren. Aitorpen garrantzitsua da hau EGA azterketarentzat, ongi egindako lanaren aitorpena. Honek esan nahi du EGA ziurtagiria eskuratzeko gainditu beharreko azterketa, bere prozedura guztian, ongi diseinatutako azterketa dela, hau da, neurtzen duen C1 hizkuntza maila ebaluatzeko egoki diseinatua, hasieratik bukaerara ongi planifikatua helburu horretarako, arbitrariotasun oro albora utziz.
EGAk ALTEren kalitate-parametroak betetzen dituela frogatu du eta elkartearen kide diren beste erakunde batzuen azterketen kalitate-maila baduela, adibidez, Cambridg University-k egiten duen Advanced azterketarena, edota Goethe-Institut-ek ematen duen Goethe-Zertifikat C1 ziurtagiria lortzeko azterketarena.
ALTEren Q kalitate-markaren inguruko informazio gehiago, esteka honetan irakur daiteke: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36041-ega-vuelve-certificar-calidad