Dekretua, baimena ematen duena Euskadiko Aurrekontuei buruzko Legearen luzapen erregimenean 2017rako aurreikusitako zorpetze eragiketak egiteko, gehienez 1.451 milioio euroko zenbatekoaz (Gobernu Bilera 2017-01-31)

logoconsejo.jpg

2017.eko urtarrilak 31

Gobernu Kontseiluak, 2016rako aurrekontuak onartzen dituen legeak ekitaldi honetan zorpetze-arloan onartu eta aurreikusitakoari jarraikiz, zorpetze-eragiketak baimendu ditu, luzapen-erregimenean.

2016ko itxieran zorpetze-eragiketak eta 2017an zehar egin behar diren amortizazioak kontuan izanda, ekitaldi honetan formalizatu behar den zorpetzearen gehieneko zenbatekoa 1.451 milioikoa da.

Ekitaldi honetan formalizatzen den zorpetzea 2017rako adostutako zor publikoaren helburua betetzea bermatu beharko du.