BioCrucesek ikerketako bikaintasunaren Europako HR zigilua eskuratu du

2017.eko otsailak 24

 

Osakidetzako BioCruces ikerketa-institutuak HR Excellence in Researh Award (Ikerketako Bikaintasunaren HR Zigilua) jaso du Europar Batasunaren eskutik. Zigiluak giza baliabideen arloko politika egokiak saritzen ditu, Europar Batasunean lan egiten duten ikerlari guztiek printzipio-esparru berdinaren arabera lan egin dezatela duenez xede.

 

BioCruces HR Excellence in Research eskuratu duen Estatuko seigarren osasun-ikerketarako institutua da (29 daude).

 

Zentroak giza baliabideen politiketan etengabe hobera egiteko hartutako konpromisoa aitortzen du HR Zigiluak, Ikertzaileen Europako Gutunarekin eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodearekin bat.. Kode horri esker, Europako ikerketa-esparrua erakargarriagoa da, Europar Batasunean lan egiten duten ikerlari guztiak printzipio berdinen arabera jardutea duenez xede. Printzipio horiei heltzen diete enplegatzaileek eta/edo finantzatzaileek zein ikerlariek. Orotara, 29 printzipio dira, 4 taldetan banatuta.

Lehen taldea: Alderdi profesionalak eta etikoak. Besteak beste, honako hauek: ikerketa-askatasuna, printzipio etikoak, erantzukizun eta jokabide profesionalak, ikerketako jardunbide egokiak, emaitzak jakinaraztea eta ustiatzea, ebaluazio- eta balorazio-sistemak, kontuak ematea eta gizartearekiko konpromisoa.

Bigarren taldea: Kontratazioa. Enplegatzaileen eta/edo finantzatzaileen jarraibideak, besteak beste, arlo hauetan: hautaketa, gardentasuna, merituak, curriculum vitaea, eskarmentua beste ingurune eta herrialde batzuetan eta doktoretza ondoren laneratzea.

Hirugarren taldea: Laneko baldintzak eta Gizarte Segurantza. Ikerlarientzako eta ikerketa-sareentzako ingurune erakargarri eta egokiak sortzeari buruzko alderdiak aztertzen dira. Enplegu-egonkortasuna eta lanean irautea dute xede, hala nola finantzaketa- edo soldata-baldintzen bidezkotasuna, genero-berdintasuna eta sexuen arteko oreka. Profesionalen garapena eta orientabideak bermatu behar dira. Hala, jabetza intelektualaren eta egilekidetzaren eskubideak arautu behar dira, baita kexa- eta erreklamazio-prozedura eta erabakietan parte hartu hartzeko aukera ere.

Laugarren taldea: Prestakuntza. Ikerlari eskarmentudunek arreta berezia ipini behar dute alderdi zientifikoen gaineko gainbegirale- eta orientatzaile-lanetan. Bestalde, enplegatzaileek eta/finantzatzaileek ikerketa-prestakuntzarako eta garapen jarraiturako sarbidea bermatu behar dute.

Horri esker, Europaren eta zentro egiaztatuen ahalmen ikerlaria hobetu egiten da. Horrenbestez, Ikerketako Giza Baliabidetako Bikaintasunaren Zigilua (HR Excellence in Research) giza baliabideetako politikak Charter&Code kodean zehaztutako printzipioekin lerrokatu dituzten ikerketa-erakundeei emandako aitormen publikoa da.

BioCruces HR Excellence in Research eskuratu duen Estatuko seigarren osasun-ikerketarako institutua da (29 daude).

Mª Luz del Valle, Kudeaketa eta Antolaketako zuzendaria: «Plana BioCrucesean lan egiten duten pertsonen kudeaketako hainbat arlo hobetzeko lagungarria izatea espero dugu. Horretarako, harremanetan egongo gara Euskadiko eta Estatuko ikerketa-institutuekin, baita nazioarteko erreferenteekin ere, eta ezinbestekoa izango da profesionalek parte hartzea».

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren estrategiaren barnean dagoen proiektu honen xedea Euskadin ikerketa eta berrikuntza indartzea da, ikerketa eta berrikuntza sendoak izanik sistemaren oraingo eta geroko eraldaketa-premiei erantzun ahal izango zaielako.

 

http://www.biocruces.com

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIren komunikazio-bulegoa