Osasun Saila

Armintzekoalde, Areeta eta Ereagako hondartzetako ura berriz ere bainurako egokia

2017.eko irailak 15

ARMINTZEKOALDE, EREAGA ETA AREETAko hondartzetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako azken uraren azterketan ez da kutsadura fekalik antzeman, hortaz, uraren kalitatea berriz ere EGOKIA DA BAINURAKO.

EAko hondartzari dagokionez, jasotako uraren laginek adierazten dute erreglamenduan ezarritako mugetatik gorako parametro fekalak daudela oraindik, hori dela eta, EZ DA GOMENDATZEN HONDARTZA HORRETAN BAINATZEA.

Datorren 72 orduetan, beste lagin bat aztertuko da EAko hondartzan, bertako uraren kalitatea ziurtatzeko. Adierazleek normaltasuna erakutsi  bezain laster, uraren kalitatearen eta bainatzeko gomendioen berri emango dugu.