Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2017/07/05

Argitalpena Gida. Buruko Gaitza duten Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa

Koordinazio soziosanitario taldea

Gida Fedeafes-ek, Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntza, argitaratu du. Gidaren izenburua  Buruko Gaitza duten Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa eta ondorengo helburuekin argitaratu da.

  •  Sentsibilizatu buruko gaitza duten emakumeekin lan egiten duten profesionalak. Izan ere, emakume talde honetan indarkeriaren prebalentzia izugarria da.
  • Ohartarazi indarkeria eta buruko gaitzen arteko loturari buruz.
  • Buruko gaitzen bat duten emakumeen egoera identifikatzea; gizarte zerbitzuetatik, osasun zerbitzuetatik (bereziki Osasun Mentaleko sareak) edo buruko gaitzak dituzten elkarteetatik; buruko gaitz hori diagnostikatuta eduki edo ez edukitzea kontutan izan gabe.
  • Tratu txarrak antzeman ondoren, profesionalei egoera bideratzen laguntzeko orientabideak ematea.

Gidak ibilbide arina eta irudiduna proposatzen du ondorengo gaietan: indarkeri motak; buruko gaitza duten emakumeen arrisku faktoreak eta biktimizazioa, emakume hauek indarkeriaren aurka babesten dituzten elementuak eta emakumeek dituzten gizarte motatako barne-hesiak indarkeri egoerei aurre egiteko.

Halaber, indarkeri egoera baino lehenago kasuak detektatzeko eta esku-hartzeak burutzeko; jarraibideak proposatzen zaizkie gizarte eta osasuna arloko profesionalei. 

Gidak bere azken zatian, gomendio  batzuk ditu, erakunde eremutik buruko gaitza eduki eta indarkeri egoera jasan edo jasaten ari diren emakumeen arreta hobetzeko.   

Argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Gida. Buruko Gaitza duten Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa eta ezagutu 2017ko ekainaren 14an ospatu zen aurkezpen saioa. Saio horretako partaideak: Beatriz Artolazabal  Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburua; Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea; Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Maria Angeles Arbaizagoitia FEDEAFES-eko presidenta.