Egoitza elektronikoa

URAk Fadurako pasabide berriaren habeak jarri ditu

Argitalpen-data: 

Fadurako zubi berria

Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikitutako Uraren Euskal Agentziak Fadurako pasabide berriaren habeak jarri ditu; pasabide berriak Gobelaren bi ertzak lotuko ditu  Fadurako udal kirol-esparruan

Habeak pasabide berriari eutsiko dute; 24 m luze, hormigoizko bi estribotan oinarrituta, eta lur-arrasak orain arte erabilitako pasabideak baino bi metro altuago; hartara, ur-goraldietan ur-emaria eta urak ekarri ditzakeenei  bidea ez oztopatzeko.  

Faduran, Gobela ibaiaren atontze lanak erasan gutxi sortzen diote ibaiari, ez baitira ukituko ibilgua, ezta  ibai-hondoa ere. Aldiz, ibilguaren aldameneko tarteak hondeatu eta hustu dira: ur-goraldiak bere egin ditzan uzteko eta ur askoko sasoietarako ahalmen hidraulikoa handitzeko.

Fadurako ekimen hau Gobela ibaiaren arro osoan egin diren aurreko lanokin bat egiten du, arro osoan ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetu eta uholdeei hobeto aurre egiteko.