Ogasun eta Finantza Saila

Argitalpen-data: 2016/11/18

Software libreari eta teknologia irekiei dagokienez, Euskadi erreferentzia da Europan

Euskadi teknologia irekien nazioarteko erreferentzia izango da datorren asteko asteartean eta asteazkenean. Bilboko, (Bizkaia) Euskalduna Jauregiak LibreCon 2016 Software Libre eta Teknologia Irekien Biltzar Nazionalaren VI. edizioa hartuko du, azaroaren 22 eta 23an.

Estatuan Software librearen alorrean aurten antolatu den topaketarik garrantzitsuena izango da; izan ere, bi egunetan ia 80 hizlari, kasu arrakastatsu eta aurkezpen egongo dira.

Batzarraren xede nagusia da 4.0 industriaren (industria adimendua edo Open Industry izenarekin ere ezaguna) eta online bankuaren (Open Finances) erronka berriei erantzutea software librearen eta teknologia irekien bitartez.

LibreCon 2016 erakusleihoa izango da erakunde handien eta administrazioen kasu arrakastatsuak aurkezteko, hau da, teknologia irekiei eta ezagutza libreei esker kostuak aurrezten eta negozioa hobetzen ari diren horien kasuak. LibreCon 2016 biltzarrean bi saio egingo dira, eta helburu nagusia hauxe izango da: 4.0 industriaren eta finantza-munduaren eremuko Big Data, Gauzen Interneta eta Segurtasun Informatikoa gaietan beste irtenbide ireki batzuk erakustea.

Besteak beste, ESLEk (Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea) antolatu du biltzarra, eta beste batzuen artean Eusko Jaurlaritza, EJIESPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira LibreCon ekimenaren babesleak.

Librecon aurkezpena

Librecon jardunaldiaren logoa