Argitalpen-data: 2016/12/22

Open Source Observatory erakundearen 2016. urteko txostena

Open Source Observatory annual report 2016 azala

Europako Batasunaren Joinup ekimenak "Open Source Observatory Annual Report 2016" txostena publikatu berri du. OSOR (Open Source Observatory and Repository) behategiaren 2016ko txosten honek iaz eta aurten administrazio publikoek kode irekiaren erabilpenaren joerak, adibideak eta praktika onak deskribatzen ditu. OSOR-rek alde aipagarrienak sailkatu eta laburtu ditu, IKT soluzioak partekatzeak eta berrerabiltzeak dituen abantailak zabaltzeko helburuarekin.

Txosten horrek Kode Irekiaren Behategiak (OSOR) idatzi eta batu dituen hainbat erabilpen-kasu eta albiste jasotzen ditu txostenak. OSOR behategia Joinup eGovernment atariaren (https://joinup.ec.europa.eu/) komunitateetariko bat da eta Europako sektore publikoan software librea eta kode irekiaren erabilpen eta joeren inguruko zilegitasun handiko iturria.

Badago ildo bera jorratzen duen erreferentzia zaharrago bat: “Report on Policies and Initiatives on Sharing and Re-use” (Truke eta berrerabilpen politika eta ekimenen inguruko txostena), Europako Batzordearen ISA Programak (http://ec.europa.eu/isa/) 2013ko otsailean argitaratua.

"Open Source Observatory Annual Report 2016" txostenaren lehen zatian Frantzia, Holanda, Erresuma Batua, Espainia, Estonia, Malta, Italia, Bulgaria, Polonia eta EB (Europako Batasuna) beraren kasu eta adibideak aipatzen dira, eta baita Euskadiri erreferentzia egiten dio ere (txostenaren 9. orrian, hain zuzen).

Txostenaren bigarren zatian, berriz, software libreak gehien eragin dien teknologiak aipatzen dira: Big Data, Cloud Computing, GIS (Geographic Information Systems), ODF (Open Document Format) sostengua, Open Data edota IT security (segurtasun informatikoa).

Azkenik, “Most shared, most reused” atalean, Joinup komunitatean arreta gehien jaso dituzten software libreko albisteak, erabilpen kasuak eta soluzioak aipatzen dira, betiere Joinup zerbitzariaren sarrera-erregistroetan jasotako datuen arabera.

Beraz, dokumentu interesgarri bat kontuan izateko eta bere edukia errepasatzeko.