Laudioko Udal Institutua Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoen sarean integratzea (Gobernu Bilera 2016-12-27)

logoconsejo.jpg

2016.eko abenduak 27

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Laudio BHI Udal Institutua Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoen sarean integratzeko prozesuari amaiera ematen dion Dekretua.

Aurrez Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Laudioko Udalak sinaturiko hitzarmenaren bidez, eta orain onartu berri den Dekretuaren bidez, Hezkuntza Sailak bere gain hartzen du ikastetxe horretako ondasun higiezinen, higigarrien eta langileen titulartasuna, bai eta institutuaren funtzionamendurako Udalak sinaturik zituen zerbitzu-kontratuena ere (telefono zerbitzua, garbiketa zerbitzua eta alarma sistemen mantenua). Udal horrek doan eta kargarik gabe igortzen dizkio EAEko Administrazioari ikastetxe horren ondare higiezin eta higigarriak.