Jose Ramon Recalderen heriotzean

2016.eko uztailak 17

Eusko Jaurlaritzak saminez hartu du Jose Ramon Recalderen heriotza. Recalde Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu izan zen lehenik, eta Justiziakoa ondoren, Euskadiko Alderdi Sozialistaren ordezkari.

Bere ibilbide pertsonal eta profesionalean, balore demokratikoekin eta askatasunarekin konpromisoa erakutsi duen gizona izan da Jose Ramon Recalde, bai frankismo garaian, bai demokrazia iritsi ondoren ere. Bere larruan ezagutu zuen terrorismoaren zentzugabekeria. Hala ere, bere izaerari eta ausardiari esker, sinesten zuen harekiko zintzo jarraitu zuen, suminduran erori gabe.

Eusko Jaurlaritzak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkio Jose Ramon Recalderen familiari, bai eta Euskadiko Alderdi Sozialistako kide eta arduradunei ere.