Ibilgailu elektrikoak kargatzeko europako plataforma abiaraztea
2016.eko abenduak 09
Energiaren Euskal Erakundeak CIRVE Europako Proiektua abiarazteko bilera hartuko du abenduaren 12an, astelehenean, bere Bilboko egoitzan; proiektu horrek Atlantikoko eta Mediterraneoko korridore europarretan karga publiko azkarra egiteko azpiegituren sare bat garatuko du.
Europako Batzordeak bultzatzen du partzuergoa, eta hauek ditu partaide: karga kudeatzen duten enpresa nagusiak (Ibil, Gic, Iberdrola, Endesa eta EDP), AEDIVE ibilgailu elektrikoaren Espainiako klusterra eta Renault ibilgailu-ekoizlea. IBIL euskal enpresa (EEEk % 50eko partaidetza du) da proiektuaren koordinatzaile nagusia. CIRVE proiektuak (40 karga-puntu ditu) proiektu biki bat du, gainera, Portugalerako; hots, CIRVE-PT. Horrekin koordinatu egingo da eta karga azkarreko 18 puntu gehiago izango dira.
Ibilgailu elektrikoa bultzatzea orain dela gutxi onartu den E2030 Euskadiko Energia Estrategiaren ardatzetako bat da, «garraioan eraginkortasun energetikoa hobetzea eta euskal industria-egituran negozio-aukera berriak sortzea xede direla».
Europako partzuergoaren bilera abenduaren 12an izango da (astelehena), 10:00etan, Bilboko Bizkaia Plaza eraikineko beheko solairuan (3. aretoa), eta arduradunak 11:30etik aurrera hedabideekin elkartzeko aukera izango dute.