Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2016/03/04

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 26/2015 Legeak dakartzan aldaketak

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 26/2015 Legeak dakartzan aldaketak

Uztailaren 28an onartu zuten 26/2015 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duena (2015eko uztailaren 19ko BOEn argitaratua, 180. zkia). Lege horren arabera, adingabeekin ohiko kontaktua duten lanbideetarako beharrezkoa izango da frogatzea «sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez dela (horren barruan daude sexu-erasoa eta sexu-abusua,  sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa)».

Oinarrizko lege hori Estatu espainiar guztian bete beharrekoa da, eta ondorioz adingabeekin ohiko kontaktua duten lanbide, ofizio edo jarduerak egin nahi dituen orok egoera hori frogatu beharko du, sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiria aurkeztuta.

Nola eragiten die erakundeei?
Erakundeek egiaztatu egin beharko dute bertako langileak eta bertan boluntario dabiltzanak (orain edo etorkizunean), erakundeak egiten dituen jarduera edo programen bidez adingabekoekin ohiko kontaktua izango badute, ez dituztela kondenatu epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik. Horretarako, guztiei  sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiri bat eskatu beharko diete. 2016ko martxoaren 1ean jarriko da indarrean erregistro hori (1110/2015 Errege Dekretua, abenduaren 11koa, sexu-delitugileen Erregistro Zentrala arautzen duena).

Sexu-delituak egin ez direla frogatzen duen egiaztagiria doakoa da eta esteka honetan eska daiteke (gaztelaniaz):
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos