Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu deituta dauden aldi baterako lanuzteetan
2016.eko urriak 24
Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek deitutako lanuzte partzialetarako Euskotrenek Eusko Jaurlaritzak ezarritako trenen gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Lanuzte hauek bihar asteartean, urriaren 25ean, hasiko dira eta abenduaren 31ra arte luzatuko dira, egun eta ordutegi desberdinetan. Ondorengo lineei eragingo die: Lasarte/Oria-Hendaia-Lasarte/Oria eta Zumaia-Amara-Zumaia.
Ordutegia lanegunetan eskaintzen ohi dena izango da, goizeko 6:25etik 8:35era eta arratsaldeko 17:25etik 19:35era bitarteko ordu tarteetan izan ezik. Ordu tarte horietan Eusko Jaurlaritzak Topoko zerbitzuetarako finkatu dituen gutxieneko zerbitzuak hauek dira:
- LASARTE/ORIA-HENDAIA: 6:15, 6:30, 7:30, 8:30 / 17:00, 17:30, 18:30, 19:30
- HENDAIA-LASARTE/ORIA: 6:03, 7:03, 8:03, 8:33 / 17:03, 18:03, 19:03, 19:33
- IRUN-LASARTE: 6:22 / 17:22
- AMARA-ALTZA: 6:22, 7:22, 8:22, 8:37 / 17:22, 18:22, 19:22, 19:37
- ALTZA-AMARA: 6:20, 7:20, 8:20, 8:35 / 8:50 / 17:20, 18:20, 19:20, 19:35, 19:50
- ZUMAIA-AMARA: 6:00, 7:00, 8:00, 9:00 /17:00, 18:00, 19:00, 20:00
- AMARA-ZUMAIA: 6:20, 6:50, 7:50, 8:50 /17:20, 17:50, 18:50 , 19:50
Asteazkenean eta ostiralean, urriaren 26an eta 28an hurrenez hurren, ez da lanuzterik egongo eta deitutako hurrengo lanuzteen eguna larunbata, urriaren 29a izango da. Gutxieneko zerbitzuen ordutegiak egun horretakoak eta hurrengoak web orrialdean argitaratuko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv twitter gunean ere.