Eusko Jaurlaritzak 120 milioi euro sartu ditu 2 urtetarako zor publikoko jaulkipen batean, -% 0,03ko errentagarritasun negatiboarekin
2016.eko azaroak 15
Eusko Jaurlaritzak 120 milioi euro sartu ditu 2 urtetarako zor publikoko jaulkipen batean (bonuak), -% 0,03ko errentagarritasun negatiboarekin.
Errentagarritasun negatiboarekin (-% 0,03) egiten den autonomia-erkidegoko lehen zor publikoko jaulkipena da.
Jaulkipen hori minimo historikoa da finantzazio-kostuei dagokienez. Euskal Autonomia Erkidegoaren finantziazio-politikaren arrakastaren beste lekuko bat da, azken urte hauetan lortu diren finantziazio-baldintza bikainei batzen zaiena. Izan ere, kaudimen ekonomikoaren eta aldeko tasa-testuinguruaren emaitza da.
Ezaugarriak:
- Jaulkipen-data: 2016ko azaroa
- Bolumena: 120.000.000 euro
- Kupoia: % 0
- Epea: 2 urte
- Jaulkipen-tasa: -% 0,030
- Jaulkipen-prezioa: % 100,060
- Jaulkipena Norbolsaren bitartez gauzatu da