Eusko Jaurlaritza eta Kubako Gobernua Habanan bildu dira industriaren arloan lankidetza indartzeko
2016.eko azaroak 02
- Javier Zarraonaindia sailburuordeak bilera bana izan du Kubako Industriako ministroarekin eta Energiako ministrordearekin
- EAEko hogeita hamar bat enpresak euren ahalmena erakutsi dute Habanako Nazioarteko Azokako Euskadi Pabilioian; hain zuzen, bertan izango da gaur Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko jardunaldia
Eusko Jaurlaritzak, astelehenetik, enpresa- eta instituzio-agenda batean lanean ari da Kuban, Habanako FIHAV 2016 nazioarteko azoka dela-eta. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak bere ahalmen industrial guztia ari dira erakusten.
Industriaren arloko topaketa hori dela-eta, Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordeak eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendariak bilera instituzionalak egin dituzte Kubako Gobernuko industriaren eta energiaren arloko arduradun nabariekin.
Salvador Pardo Cruz Industriako ministroarekin eta Javier Rubén Cid Carbonell Energiako ministrordearekin izandako bilerak baliagarriak izan dira bi gobernuen konpromisoa eguneratzeko, herrialde horretan EAEko enpresen jardueran lankidetzan aritzeko eta lankidetza hori errazteko.
EAEko eta Kubako ordezkari instituzionalek zehaztu egin dituzte bi herrialdeen partetik aurrerantzean landu beharreko lehentasunezko gaiak. Jorratutako esparruetan, bertan ezarritako EAEko enpresek negozio-aukerak izan litzakete:
1. Kuban makina-erremintaren parkea berritzea.
2. Kuban energia berriztagarriak garatzeko aukera. Energia berriztagarriak garatzeko Kubak dituen etorkizuneko planen berri izan dugu.
3. Aurki, “Aukeren zorroa” abian jartzea, garatu beharreko proiektu berri zehatzekin.
4. Mariel-eko portuan inbertsioak ezartzeko eta Kubako eta EAEko enpresa mistoak sortzeko aukera.
Zarraonaindia sailburuordeak interesgarritzat jo ditu bi bilerak. Izan ere, bere iritzian, lankidetza instituzional oro lagungarri izango da Kuban ezarritako EAEko enpresentzat.
Gaur egun, 40 enpresa daude Kuban ezarrita. Hala ere, EAEko 130 bat enpresa daude sartuta Kubarekiko merkataritza-harremanetan.
Kuban diharduten EAEko enpresek 130 milioi euro inguruko negozio-bolumena dute han.
Kuba 35. postuan dago Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen sailkapenean, guztira 106.230 mila €-ko zenbatekoaz. Eta 64. postuan dago inportazioen sailkapenean, guztira 13.305 mila €-ko zenbatekoaz.
Euskadi-Basque Country jardunaldia FIHAV 2016an
Habanako nazioarteko azoka urriaren 31n jarri zen abian. Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko pabiloi bat du, eta gaurko jardunaldia EAEko enpresen ingurukoa izango da.
EAEko 32 enpresek erakusketa-zona bat dute FIHAV 2016an. Azokak 60 herrialde baino gehiagotako 4.500 parte-hartzaile inguru bilduko ditu 20.000 metro karratu inguruko erakusketa-eremuan.
FIHAV 2016 azokan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen edo erakundeen zerrenda:
1. EUSKO GANBERAK/CAMARAS VASCAS
2. ACEROS LST BILBAO
3. ASOCIACION EMPRESARIOS VASCOS EN CUBA
4. ATERA MANIUFACTURAS GROUP SA
5. BEZABALA SA
6. BOJ OLAÑETA SL
7. CESYTA SL
8. COMPAÑÍA ELABORADORA DE CAUCHO COECA SA
9. CONSORCIO INDUSTRIAL SHESGA SL
10. COTRANSA
11. EDELNORT TECHNICAL SERVICE SL
12. ELECTRA VITORIA S. COOP
13. EQUIPOS ELECTRICOS EQUIPEL
14. FERRETERIA UNCETA SA
15. GRUPO AUTOMOCION MUTUAUTO AMERICA SL
16. IDOM
17. INDUSTRIAS GOINI
18. INDUSTRIAS METALURGICAS SOROA SL
19. ININSER SA
20. IZAR CUTTING TOOLS SAL
21. KSB ITUR SPAIN
22. LANIK SA
23. METROLOGIA SARIKI SA – GRUPO UNCETA
24. MIESA INGENIERIA
25. NOVAEXIM
26. ORTIZ ASPIZUA HERMANOS – ZITRO
27. RODABIL SAU
28. TALLERES GUIBE SA
29. TOR PANEL SA – PANELFISA S COOP
30. TUBOS REUNIDOS INDUSTRIAL SLU
31. VIROEX SL
32. ZUBIOLA S. COOP