Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/05/18

Dagoeneko ikus ditzakezu GEOEUSKADI 8. JARDUNALDIA: ORTOARGAZKI HISTORIKOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN hitzaldien bideoak.

Historian zehar EAEn egin diren aireko argazkiak eta horiek egiteko, prozesatzeko eta Artxibo Historikoetan kontserbatzeko lanetan parte hartu duten erakundeak aurkezteko jardunaldia izan da.

Lehen zatian, denen artean informazio hori partekatzen eta zabaltzen parte hartuta datu horiek metatzeak duen interesa handitzea lortu duten erakunde publiko bakoitzak eskura dituen aireko argazkien eta horiek duten interes bereziaren laburpen txiki bat egin du; horrela, lurraldean izandako aldaketak aztertzen dira bai  ingurumenaren bai hirigintzaren ikuspegitik.

Bigarren zatian, aireko argazki horiek honako hiru eremu zehatz hauen analisietarako duten garrantziaren azterketa arina egin da,: hirigintza, ingurumena eta ura.

Hitzaldien ordena honako hau da:

geoEuskadi 8. Jardunaldia: Ortoargazki historikoak Euskal Autonomia Erkidegoan

       Aurkezpena

  1. zatia. Kartografia arloko erakundeak

     2. zatia. Aplikazio sektorialak