Egoitza elektronikoa

URAk Zadorra ibaiaren hidraulika hobetu du Abetxukoko zubi zaharrean, Vitoria-Gasteizen

Argitalpen-data: 

Infografía puente Abexuko

Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikita, lanak hasi ditu Abetxukoko zubi zaharraren inguruan, Vitoria-Gasteizen.ahalmen hidrauliko handiagoa emateko Zadorra ibaiari ur-goraldi garaietan daraman emaria husteko.

URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak zehaztu duenez “Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lanak Uraren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak 2012an sinatutako hitzarmenean zehazten ziren. Hitzarmenaren helburua 2013-2021 urteen bitartean Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan lehengoratze lanak abian jartzea izan zen, Gasteizko hirigunean uholdeen eraginak murrizteko asmoz. “

Proiektuaren kostua 378.356,41 eurokoa da, BEZ barne; eta gauzatze epea 4 hilabetekoa, beraz, 2016ko otsailerako prest egotea aurreikusten da, meteorologiak eta Zadorra ibaiaren emariak ahalbidetzen badu.

“Obraren xedea da: ura zubi zaharraren aldeetatik igarotzen uztea, eta horrela Zadorra ibaia igotzekotan zubi zaharrak gaur egun eragiten duen uraren mailaren igoera ekidin. Horretarako, lehenengo, egitura zentralaren estribuak indartuko dira, eusten dion murru batekin. Ondoren, egitura ondoko murrua amaitutakoan alboetako lubetak kenduko dira, egun egitura estali eta murruari eusten diotenak, Uraren jarioa oztopatuz” azaldu du Ansolak.

Zubiaren egitura finkatuta dagoenean, ornamentu gisa geratuko da eta oraingo zoladura lur begetala eta landarediarekin ordezkatuko da.

Abetxukoko zubia, Zadorra ibaiaren beste zubiekin batera, Kultura Ondasun Kalifikatua aitortzeko izapidearen barne dago, Monumentu Multzoko Kategoriarekin (2015ko urriaren 20an argitaratua).

El río Zadorra, a su paso por Abetxuko, en una crecida de febrero