Prentsaurrerako Sindikatuek Gipuzkoan egin duten lanuztearen balioestea

2014.eko azaroak 20

Gipuzkoako Osakidetzaren hainbat zentrotan sindikatuek deitutako lanuzteak %6,7ko atxikimendua lortu du goizean, gaur eguerdian, Donostian, Giza Baliabideen zuzendari Jose Maria Armentiak azaldu duenez. Bere hitzetan, goizean ez da aparteko gertaerarik izan Gipuzkoako osasun-azpiegitura gehienetan.

Goizean lan egin behar zuten 5.253 langileetatik 353k bat egin dute lanuztearekin eta 4.900 lanean aritu dira.

 

Lan-kategoriei dagokienez, hurrengo hau izan da jarraipena:

 

Sendagileak                          % 3,7

Erizainak                        % 7,4

Gainerako langileak         % 9,7

 

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren hitzetan, ez dute negoziazioa baztertuko. «Gure ustez, datorren azaroaren 24ko Sektore Mahaian badago akordioak lortzeko aukerarik.Horregatik, sindikatuek hausnartu eta lan egin beharko lukete denoi onura egiten diguten akordioak lortzeko», esan du.

Halaber, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak gogorarazi du Osakidetzak ez duela enplegurik suntsitzen, eta ez diola osasun-zerbitzurik emateari utzi. «Maila guztietan errekonozitutako kalitatezko zerbitzu publikoa izaten jarraituko dugu», esan du.

Osakidetzako zuzendari nagusiak esan du akordioak lortzeko lanean jarraituko duela Osakidetzak, pazienteek eta profesionalek akordio bat edukitzea eta lanuzterik ez jasatea merezi dutelako. Era berean, barkamena eskatu die gipuzkoarrei lanuzteak eragindako eragozpenengatik eta eskerrak eman dizkie lanuztearekin bat egin ez duten profesionalei, erakutsi duten herritarrekiko konpromisoagatik.

 

                                               Donostia, 2014ko azaroaren 20a