Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2014/03/24

Liburutegia zure poltsikoan

Liburutegiak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikorra

Liburutegiak” App delakoa, publikoki eta doan eskaintzen den Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren egitasmoa da, EIPS-eko liburutegietatik kudeatzen diren eduki espezifikoak, ekintzak eta informaziorako sarbidea kanal berri baten bidez sustatzeko asmoz.

Erabiltzailearen eskura jartzen diren aplikazioaren funtzionalitateak honakoak dira:

  • Berriak eta ekintzak: Sareko liburutegiek argitaratutako azkenengo 10 berrien zerrenda. Honetaz gain, aurreikusitako ekintzak geolokalizatu eta hiru mailatan segmentatu: nire liburutegikoak, inguruetako liburutegietakoak eta liburutegi guztietakoak.
  • Katalogoaren kontsulta: EIPS-eko katalogo kolektiboan dauden dokumentuen bilaketa uzten du eta honekin batera bere eskuragarritasuna eta kokapen fisikoa.
  • Liburutegien mapa: mapa baten bidez edota erabiltzailearen gertutasunari jarraituz ordenatutako zerrenda baten bidez osatutako EIPS-eko liburutegien geolokalizazio sistema. Honek, liburutegi guztietako fitxetan sartzeko aukera eskaintzen du. Bertan, harremanetarako datuak, ohiko ordutegiak eta ordutegi bereziak eta liburutegietako blog edo/eta web orrirako sarbide zuzena aurki daitezke eta check-in-a egiteko, bozkatzeko, iruzkinak egiteko eta informazioa partekatzeko aukera dago.
  • Bilduma egunean: aukeratutako azken erosketen deskribapena iruzkin profesional batekin. Honekin batera, liburutegi guztietan gehien mailegatutako dokumentuen rankinga kontsultatzeko aukera eskaintzen da, “Haurrak” eta “Helduak” kategoriatan sailkaturik dauden hiru tipologia ezberdinetan zatiturik: irakurrienak, ikusienak eta entzunenak.
  • Blogak sarean: sarbide zuzena EIPS-eko liburutegietako aktibo dauden blogetara, mapan geolokalizaturik daudenak edota erabiltzailearen hurbiltasunaren arabera ordenatutako zerrenda baten bidez eskuragarri daudenak.
  • Bideoen kanala: EIPS-eko Youtube kanal tematikora sarbide zuzena. Honetan, liburutegietan sortutako prestakuntza pilulak eta pilula informatiboak aurkitzen dira.
  • Erabiltzaile profila: erabiltzaile bakoitzak datu ezberdinak biltzen dituen panel pribatua. Honen bitartez, ospe maila kontsultatu, aplikazioan izandako elkarrekintzarekin pilatutako estatistikak ikusi, erreferentziako liburutegia edota liburutegi gustokoena hautatu eta hasitako sesioa ixteko aukera izango da.

 

iOS eta Android gailuetarako erabilgarri duzula gogoratzen dizugu. Beraz, ez izan zalantzarik..., deskarga ezazu!