Argitalpen-data: 2014/09/12
Koxk! Egin koxk elkartasunari
Larunbata, irailaren 13an ospatuko da Intxaurrondon
Koxk! Egin koxk elkartasunari, Angel Olaranekin batera, Wukron (Etiopia) martxan jarriko den Zaporeak Proiekturako dirua eta babesa lortzea du xede nagusi.
Horretarako kilometroak eta euskararen aldeko ikastolen jaiak eredu hartuta, lau gune dituen kilometroak gastronomiko bat antolatuko da irailaren 13an Intxaurrondon (Donostia).
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordeak, Bittor Orozek, bertan parte hartu du. Proiekturen aurkezpenean ere izan dira: Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea; Iker Ruiz de Egino, Gipuzkoako Foru Aldundiko kanpo harremanetarako eta turismoko zuzendari nagusia; Juan Mari Arzak; Pedro Subijana; Maria Pueyo, Angel Olaranen iloba eta Oraitz Garcia, Koxk!-eko antolakuntzako kidea.
Ekimena aurkezteaz gain herritarrak gonbidatu da proiektuarekin bat egin eta ekimenean bolondres gisa parte har dezaten.
