Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/06/24

IVAPen gomendioak web-orriak idazteko

Libro "Comunicacion Electronica"IVAPek Comunicación Electrónica. Propuestas para mejorar la calidad de los textos en pantalla izenburudun lana argitaratu du.

Gaztelerazko eskuliburu hau pasa den urtean argitaratu zen euskarazko lanari jarraipena ematera dator.

Lau atal ditu lanak:

• Nabigazioa: Zer egin bisitaria gure webgunean galdu ez dadin?

• Diseinua: Zer hartu kontuan web-orri bat irakurtzeko atsegina izan dadin?

• Idazketa prozesua: Zein pauso jarraitu web-orri egoki bat idazteko edo berridazteko?

• Estiloa: Zein ezaugarri ditu lineako testu egoki batek?

Liburua IVAPeko webgunean dago ikusgai