Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2014/10/23

Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistika - EAE- 2012

Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistika - EAE- 2012

Ikuspuntu teknikotik, azpimarragarria da azterketa-perimetroaren zabaltasuna: 147 udalek eta 58 erakunde autonomo, sozietate publiko eta fundaziok hartu dute parte, hiru foru-aldundiez eta Eusko Jaurlaritzaz gain. Laginaren irismen-ratioak, bildutako informazioaren xehetasun-maila eta datuak garbitzeko erabiltzen den kontsolidazio-prozesua gehituta, EAEko kultura-politikak aztertzeko ezinbesteko informazio-iturri bihurtzen dute ikerlan hau.

Kasu honetan, gainera, beste faktore interesgarri bat gehitu zaio: 2008an –krisiaren aurreko aurrekontuekin– bi urtez behin egiteko abiarazi zen estatistika- sortaren hirugarren edizioa da, eta, oraingoan 2012ko datuak azaleratzen ditu, atzeraldi ekonomikoaren ondorioak nabarmenak direnean. Erabilgarria da ezagutzea kulturak politika publikoen baitan duen garrantzia, sektore ezberdinen babesari dagokionez zeintzuk diren lehentasunak, esku-hartze publiko mota eta administrazioaren funtzionamendu-logika. Edizio honen elementu interesgarria da kasu bakoitzean aurrekontu-murrizketek duten eragina erakusten digula; zein diren gehien ahuldu diren administrazioak, sektoreak, kapitulu ekonomikoak eta, beste aldean, zein diren gehien lehenetsi eta egonkor mantendu direnak.

Azkenik, azpimarratzekoa da aztertutako erakunde guztien inplikazioa. Erakundeotako kultura-teknikari, kontu-ikuskatzaile eta ekonomia-arduradunen laguntzarik gabe, ezin izango zatekeen azterlana burutu. Behatokiak horien guztien partaidetza eskertu nahi du eta kultura-eragileei emaitzak ezagutzeko gonbita luzatzen die.

Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan EAE 2012 estatistikaren informazio osatua