Bilboko Aste Nagusia: Euskotrenek jaietako zerbitzu bereziekin jarraituko du
2013.eko abuztuak 21
Euskotren Sozietate Publikoak Bilboko Aste Nagusiko azken egunetan gaueko zerbitzuekin jarraituko du. Zirkulazio berezi horiek honako linea hauetan eskainiko dira: Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia).
Gaueko tren zerbitzu bereziaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:
TXORIERRI (Bilbo " Lezama):
" Zazpi Kaleak " Lezama: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.
" Lezama " Zazpi Kaleak: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.
DURANGALDEA/DEBA BARRENA (Bilbao " Elgoibar " Deba):
" Deba " Bilbo: Abuztuaren 24an, zirkulazioak Debatik 1:35ean, 3:35ean eta 5:35ean.
" Elgoibar " Bilbao: Abuztuaren 22an eta 23an, zirkulazioak Elgoibartik 1:55ean eta 3:55ean. 22an irteera 5:18an (Durangoraino). Abuztuaren 23an, zirkulazioa 5:55ean. Abuztuaren 23an eta 24an, zirkulazioa 7:22an (Durangoraino).
" Durango " Bilbao: Abuztuaren 22an, zirkulazioak 22:42an, 23:12an, 2:33an eta 4:33an. Abuztuaren 23an, zirkulazioak 22:42an, 23:17an, 2:33etan, 4:33an eta 6:33an. Abuztuaren 24an, zirkulazioak Durangotik 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:12an, 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an. ( horrez gain, beste zirkulazio bat Amorebietatik 21:48an).
" Bilbo " Durango: Abuztuaren 22an, zirkulazioak Durangorantz 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean. Abuztuaren 23an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean. Abuztuaren 24an, zirkulazioak 19:30ean, 21:30ean, 23:00ean, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an, eta 7:30ean. Abuztuaren 25ean, zirkulazioak 23:50ean eta 1:50ean.
" Bilbo " Deba: Abuztuaren 22an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 23an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean. Abuztuaren 24an zirkulazioak Debaraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Eta 25ean zirkulazioa Elgoibarreraino 23:50ean.
URDAIBAI (Bilbo " Bermeo):
" Bermeo " Bilbo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian.
" Bilbo - Bermeo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian, indartze puntualekin Zornotza/Amorebietarantz edo/eta Gernikarantz.
Tranbia egunean 22 orduz
Beste alde batetik, Bilboko tranbiak 22 orduz zirkulatzen du Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiako zerbitzuak goizeko 7:30etatik 5:08ra funtzionatzen du, eta su artifizialak jaurtitzen diren unean baino ez da etengo, gaueko 22:08tik 23:09ra.
Halaber, Aste Nagusian, Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean, tranbiak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:15ak bitartean baino ez du zirkulatuko (astegunetan) eta goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean (jaiegunetan).
Tranbiaren zirkulazio maiztasuna, bi noranzkoetan, honako hau izango da:
" 7:30etatik 22:00etara: 15 minutuz behin
" 23:28tik 23:58ra: 10 minutuz behin (La Casilla-Pio Baroja noranzkoan)
" 23:58tik 4:28ra: 15 minutuz behin (La Casilla " Pio Baroja noranzkoan)
" 23:18tik 23:38ra: 10 minutuz behin (Pio Baroja " La Casilla noranzkoan)
" 23:38tik 5:08ra: 15 minutuz behin (Pio Baroja " La Casilla noranzkoan)
Abuztuaren 25eko gauean azken zerbitzua Pio Barojatik 2:08an izango da eta La Casillatik 1:28an.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geralekuetan eta geltokietan, Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, www.euskotren.es web gunean eta 902 543 210 telefono zenbakira deituz lor dezakete.