Euskal AEko BPGk %0,6ko urte arteko hazkundea izan du
2010.eko azaroak 11
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko %0,6ko hazkunde positiboa izan du aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz gero, urtaro- eta egutegi-ondorioak kendu ondoren, EUSTATek egindako aurrerapen datuen arabera. Urte arteko hazkunde positiboa duen bigarren hiruhilekoa da jarraian, sei hilabetez jarraian negatiboa izan ondoren. Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkundea %0,2an dago, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekiko ez da Euskal AEko BPGren hazkunde-tasan aldaketarik egon 2010eko hirugarren hiruhilekoan, eta %0,0ko hazkundea izan du. Honek esan nahi du hiruhileko arteko hazkunde-tasaren erritmoa jaitsi egin dela, aurreko hiru hiruhilekoetan egondako aldagai positiboen ondoren. Tasa hau Espainiako ekonomiarako zenbatetsitakoaren berdina da.

Hiruhileko honetako urte arteko hazkundearen oinarrian lehen sektorearen eta industrialaren jarrera hobea daude. Zerbitzuen sektoreak eboluzio positiboa du, baina aurreko hiruhilekoan baino moderatuagoa izan da. Eraikuntza sektorearen jarduerak, aldiz, aurreko hilabeteetako joera negatiboarekin jarraitzen du.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua