Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusia izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3833
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/07/22
- Argitaratze-data: 2024/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialen 8.5 g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA:
Lehenengoa. Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusi izendatzea.
Bigarrena. Erabaki honek 2024ko uztailaren 23tik aurrera sortuko ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den gorabehera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.