Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez betearazten den Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2022ko martxoaren 9an emandako 109/2022 epaia, ELA sindikatuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren aurka jarritako 850/2021 apelazio-errekurtsoan emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko erabakiaren oinarriei dagokienez (Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5368
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/25
  • Argitaratze-data: 2022/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren aurka, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarriei dagokienez. Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian egin zen (57/2020 prozedura arrunta).

Bigarrena. 2021eko ekainaren 2an, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak 460/2021 zenbakiko epaia eman zuen, eta, horren bidez, ezetsi egin zen ELA sindikatuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeinaren bidez onartzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren oinarriak.

Hirugarrena. 2021eko uztailaren 5ean, ELA sindikatuaren ordezkaritza prozesalak apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian 460/2021 epaiaren aurka, eta 850/2021 apelazio-errekurtso gisa erregistratu zen.

Laugarrena. 2021eko martxoaren 9an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 109/2022 epaia eman zuen, honako epaitza honekin:

Baiesten dugu Marta Ezcurra Fontán prokuradore andreak, ELA sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak 57/2020 prozedura arruntean 2021eko ekainaren 2an emandako 460/2021 Epaiaren aurka, eta horren arabera:

  1. Errekurritutako epaia Errebokatzen dugu.

  2. Partzialki baiesten dugu bere garaian Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren. Horrenbestez, erabat deusezak deklaratzen ditugu honako apartatu hauek: Laugarren oinarria 4.1.3, azken paragrafoa, 4.2.3 eta 4.3.c) eta bederatzigarren oinarria 9.2.2 eta 9.2.3, akordioa sinatu ez zuten Osasuneko Mahai Sektorialeko sindikatuak negoziaziotik kanpo uzten dituztelako.

  3. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen. Alderdi bakoitzak berak sortutakoak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana.

Bosgarrena. Aipatu epaia irmoa denez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak epai hori betearazteari ekin dio.

Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2022ko martxoaren 9an emandako Epaiaren arabera, hau da, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak 2021eko ekainaren 2an emandako 57/2020 zenbakiko Epaiaren aurka ELA sindikatuak jarritako 850/2021 Apelazio Errekurtsoan emandakoaren arabera, eta epai horren epaitzan xedatutakoa betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2022ko martxoaren 9an emandako erabaki judiziala bete dadila xedatzea, zeinaren bidez partzialki baiesten baita bere garaian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren. Horrenbestez, erabat deusezak deklaratzen dira honako apartatu hauek: Laugarren oinarria 4.1.3, azken paragrafoa, 4.2.3 eta 4.3.c) eta bederatzigarren oinarria 9.2.2 eta 9.2.3, akordioa sinatu ez zuten Osasuneko Mahai Sektorialeko sindikatuak negoziaziotik kanpo uzten dituztelako.

Bigarrena. Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren testuaren aipatutako apartatuen aldaketa onartzen da (abenduaren 24ko EHAA), laugarren eta bederatzigarren oinarrien idazketa berriarekin, betearazten den epaian ezarritakoaren arabera. Erabaki honen I. eranskinean jasota daude.

Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta epaia betearazten duen epaileari jakinaraztea, baita Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatuei ere.

Bosgarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren testu berriak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erabaki horren bidez, aldatu egin dira laugarren oinarria 4.1.3, azken paragrafoa, 4.2.3 eta 4.3.c) eta bederatzigarren oinarria 9.2.2 eta 9.2.3 apartatuak.

Seigarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Laugarrena. Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren destinoak.

  1. Destino-hautaketa.

    [4.1.1...]

    [4.1.2...]

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean eskainitako destinoen izaera oinarrizko lanpostu funtzionalei dagokie, eta interesdunek beren kategoriaren/lanpostu funtzionalaren arabera eskatu ahal izango dituzte.

    Azterketa amaitu eta Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten erakunde sindikalekin gaikuntza-ezaugarri bereziak dituzten lanpostuak negoziatu ondoren, bai eta sartzeko baldintza espezifikoak eta betekizunak ere, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko destino-eskaintzan ezaugarri espezifikoak dituzten plaza batzuk sartu ahal izango dira; nolanahi ere, dagokion zikloaren destino-eskaintza zehatza jasotzen duen ebazpenak, 4.2.1 oinarrian aurreikusiak, gaikuntza-ezaugarri espezifikoak dituzten plazak biltzen baditu, lanpostu horien identifikazioa, horiek eskuratzeko baldintzak eta horiek egiaztatzeko modua ezarriko ditu.

    [4.1.4...]

    [4.1.5...]

  2. Lanpostuen eskaintza dagozkien esleipen-prozesuetan.

    [4.2.1...]

    [4.2.2...]

  3. Oro har, eskaintzak barne hartuko ditu adierazitako egunetan titularrik ez duten oinarrizko lanpostu guztiak, nahiz eta destino horietako batzuk baztertu egin daitezkeen behar bezala justifikatutako arrazoi tekniko eta antolamenduzkoengatik, 4.3 atalean adierazitakoaren arabera, aldez aurretik egoera hori negoziatuta Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuekin.

    [4.2.4...]

  1. Lehiaketa Ireki eta Iraunkorretik kanpo utzitako lanpostuak.

    [a)...]

    [b)...]

    1. Salbuespen gisa, behar bezala oinarritutako beste inguruabar tekniko eta antolamenduzko batzuk gertatzen direnean, Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuekin egoera hori negoziatu ondoren.

      [d)...]

      Bederatzigarrena. Lehiaketaren nondik norakoa.

      [9.1...]

      1. Baremoa.

        [9.2.1...]

        2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, eta Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, aipatutako ebazpenetan jasotako baremazio-irizpideak aldatu ahal izango dira. Kasu horretan, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

        3. Apirilaren 15a edo urriaren 15a, hau da, seihilekoko esleipen-ziklo bakoitzean izena emateko azken eguna, gaindituta, lekualdatze-lehiaketaren bidezko mugikortasun-prozesuetarako baremo berri bat argitaratuko balitz, Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuekin negoziatu ondoren, parte hartzen duten profesionalen merezimenduen balorazioa hurrengo esleipen-zikloetarako azken baremo horren arabera egingo da.

        [9.3...]

        [9.4...]

        [9.5...]

        [9.6...]

        [9.7...]