Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko ekainaren 7koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2023rako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3421
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/07
  • Argitaratze-data: 2023/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduan (2023ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 116. zenbakia). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimenduak dituzten entitateei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen dira, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloko egoera-diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko, eta 2023rako deialdia egiten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2023/2919 (31/6) orrialdean, 5.3 artikuluan,

honela dio:

  1. Agindu honetako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/euskal-autonomia-erkidegoko-erakundeei-laguntza-ekonomikoak-bizitza-pertsonalaren-familiaren-eta-lanaren-kontziliazioari-buruzko-egoeraren-diagnostikoa-eta-ekintza-plana-egiteko-2022/web01-tramite/eu/

hau esan behar du:

  1. Agindu honetako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1209002/web01-tramite/eu/