Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura telematikoa, bai eta lanean diharduten lanpostuetan langile horiek egonkortzeko prozedura ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1418
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/06/01
- Argitaratze-data: 2021/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Horrelako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 1eko Aginduaren argitalpenean (2020ko ekainaren 10eko EHAA, 113. zk.). Agindu horren bidez, aldi baterako beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura telematikoa arautzen da, bai eta langile horiek lanean ari diren lanpostuetan egonkortzeko prozedura ere. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2020/2255 (15/13) orrialdean, 24.2.b) artikuluan,
Hau dioen lekuan:
Ordezkogaien zerrendako puntuazioa parte hartzen duen taldean: 1 puntu hileko edo zatiko.
Hau esan behar du:
Ordezkogaien zerrendako puntuazioa parte hartzen duen taldean: 1 puntu, puntuko edo zatiko.