Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urtarrilaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 341
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/13
- Argitaratze-data: 2026/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordea osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio izendapen hori egitea.
Era berean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenez, «Haien autonomia bermatzeko, aipatu funtzionarioak lau urterako izendatuko dira eta agintaldia iraungitzeagatik edo batzordeburuak euren betebeharrak larriki ez betetzeagatik, euren eginkizuna betetzeko ezgaitasun iraunkorragatik, gerora sortutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatiko kondenagatik dagokion prozedura bete ondoren baino ezingo dira kargutik kendu».
Hala ere, bokaletako batek, Urtzi Saratxaga Lozano, 2025eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez izendatu zenak (Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren Agindua, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu eta izendatzen duena, eta haren osaera argitara ematen duena), 2025eko abenduaren 16an jakinarazi zuen uko egiten ziola formalki, gerora sortutako bateraezintasunagatik, 2025eko abenduaren 19tik aurrerako ondorioekin, eta, ondorioz, batzordekide izateari uzten dio.
Deialdi publikoaren bidez hasi da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko prozedura. Deialdi horretan ezartzen denez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez egingo da izendapena, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2025eko abenduaren 29an amaitu zen. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Izendapenean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide gisa aukeratutako pertsona zehaztuko da, bai eta ordezko posibleen zerrenda bat ere, lehentasun-ordenaren arabera, deialdiaren gainerako eskatzaileen artean.
Behin hura betetzeko ezarritako prozedura amaituta, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz, honako hau
Ordezkoak, lehentasun-ordenaren arabera, honako hauek dira:
Xabier Torres Ugarte jauna.
Leire Zubizarreta Barrenetxea andrea.
José Ángel Elorza Álvarez jauna.
Eider Sanz Iturralde andrea.
Néstor Aznar Hilera jauna.
Antonia Marta Caro Buendía andrea.
Presidentea:
Ana Aguirre Uriz andrea, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendaria.
Kideak:
Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea.
Ignacio Amondarain Arrizabalaga jauna.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Deuseztatutakoa: AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, 2026ko urtarrilaren 13ko Agindua indarrik gabe uzten duena (EHAA, 16 zk., 2026ko urtarrilaren 26koa), Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu eta beste bat izendatzen duena, eta batzordearen osaera argitara ematen duena.